Glizina

Artikulu hau landareari buruzkoa da; aminoazidoa gaitzat duena beste hau da: «Glikokola»
Glizina
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
SubfamiliaFaboideae
Generoa Wisteria
Thomas Nuttall

Glizina[1] Fabaceae familiako Wisteria generoa osatzen duten landareak dira. Landare zurkarak dira, igokariak, eta lore usaintsu ugari dituztelako apaingarri gisa erabiltzen dira. Tximeleta itxurako loreak dituzte, mordo zintzilikatuetan bilduta eta lorezil elkartuekin. Obulutegia leka bihurtzen da, eta hazi txiki gogorrak ditu barruan. Hosto konposatuak dituzte, berde kolorekoak. Ekialde urrunekoak eta Hego Ameriketakoak dira jatorriz.

Izena

Wisteria izena Caspar Wistar anatomistaren omenez eman zitzaion.

Glizina izena Glycine generotik datorkio, XVIII. mendean Carl Ludwig Willdenow botanistak generoa sortu eta bertan sailkatu baitzituen bi landare: Glycine floribunda eta Glycine sinensis. Baina, XIX. mendean, bi espezie horiek genero berri batean batu ziren, Wisteria izenekoan, eta Wisteria floribunda eta Wisteria sinensis izen zientifikoa hartu. Hala ere, Glycine izena (euskaraz Glizina) izaten jarraitu zuten eguneroko hizkuntzan.

Irudiak

  • Wisteria sinensis
    Wisteria sinensis
  • Wisteria floribunda 'Violacea Plena'
    Wisteria floribunda 'Violacea Plena'
  • Wisteria floribunda 'Violacea Plena', loreak
    Wisteria floribunda 'Violacea Plena', loreak
  • 20 metroko zuhaitzean
    20 metroko zuhaitzean
  • 160 urteko glizina, zirkinferentzia 1m20, Côtes d'Armor departamenduan "zuhaitz aipagarri" sailkatua.
    160 urteko glizina, zirkinferentzia 1m20, Côtes d'Armor departamenduan "zuhaitz aipagarri" sailkatua.
  • Wisteria sinensis 'Alba'
    Wisteria sinensis 'Alba'
  • Wisteria sinensis 'Alba', loreak
    Wisteria sinensis 'Alba', loreak

Espezieak

Genero honetako zenbait espezie:

  • Wisteria brachybotrys Siebold & Zucc.
  • Wisteria brevidentata
  • Wisteria floribunda (Willd.) DC. Japoniako glizina, jatorriz Japoniakoa, Erresuma Batuan 1820an sartua[2].
  • Wisteria × formosa Rehd. [W. floribunda (WILLDENOW) DE CANDOLLE × W. sinensis (SIMS) SWEET, syn. W. floribunda ‘Domino’] Formosako glizina, 1905an lortutako hibridoa[2].
  • Wisteria frutescen (L.) Poir.
    • Wisteria frutescens var. macrostachya
  • Wisteria sinensis (Sims) DC. Txinako glizina, jatorriz Txinakoa. Frantzian XVIII. mende hasieran sartua[2].
  • Wisteria venusta Belusezko glizina, jatorriz Txinakoa. Japonian 1900an sartua[2].
  • Wisteria villosa

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q261903
  • Commonscat Multimedia: Wisteria / Q261903
  • Wikispecies Espezieak: Wisteria

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 195952
  • Dyntaxa: 1016752
  • Fl. China: 134945
  • GBIF: 2977309
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomygenus.aspx?id=12856
  • IPNI: 332065-2
  • ITIS: 27019
  • NCBI: 3921
  • W3TROPICOS: 40026528
  • USDA Plants: WISTE
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D032447
  • Wd Datuak: Q261903
  • Commonscat Multimedia: Wisteria / Q261903
  • Wikispecies Espezieak: Wisteria


  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
  2. a b c d Verhaeghe, P. 2004. CLEF DES PLANTES SARMENTEUSES RUSTIQUES EN BELGIQUE. TAXONOMANIA 11:1-26