Gabriel Narzabal

Gabriel Narzabal
Bizitza
JaiotzaIrun, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Gabriel Narzabal Gonzalez (Irun, 1954) eskultore gipuzkoarra da. Bi urtez irabazi zituen Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan eta 1982an erakusketa bat antolatu zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren aretoan.[1]

Eskulturak

Laiak eskultura Bidasoa ibaian
Laiak eskultura Bidasoa ibaian

Bidasoa ibaiko Oxin-Biribil bidegorrian dagoen Laiak eskultura Gabriel Narzabalena da. Irungo Udalak eskatuta, 1984an egin zuen Corten altzairuan, 4,5 metroko altuera eta 9,6 tonako pisuarekin.[2] Urte hartan Irungo kaleetan eskultura-baliabide garaikideak oso gutxi ziren, hiru hauek bakarrik: José Luis Zumetaren Horma-irudia, Oteitzaren Hilarria Nazioarteko Zubian, eta Nestor Basterretxearen Iturria besterik ez ziren. Irungo Udalaren Kultur Kontseiluak aurrekontu-partida bat onartu zuen kalean artea sustatzeko eta eskultura egiteko. Urtarrilean, Irungo Udalak eskultura-erakusketa bat antolatu zuen. Gabriel Narzabalek bere “Laiak” zirriborroa aurkeztu zuen. Narzabal oso erreferentzia onekin joaten zen erakusketara, bi aldiz lortuta baitzuen lehen eskultura-saria Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan.

Anaka 1881 kultur elkarteak banaten duen sariarekin entregatzen den Soroxarta eskultura ere Narzabalena da.

Sariak

  • 1983: Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen Donostian.
  • 1984: Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen Donostian.[3]

Erreferentziak

  1. «Narzabal, Gabriel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  2. (Gaztelaniaz) «gabriel narzabal gonzález» gabrielnarzabal.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
  3. Oteiza-irun-agiña. (2010-06-28). «oteiza-irun-agiña: "LAIAK" de Gabriel Narzabal en Irun» oteiza-irun-agiña (Noiz kontsultatua: 2020-01-06).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q81207812
  • Commonscat Multimedia: Gabriel Narzabal / Q81207812

  • Wd Datuak: Q81207812
  • Commonscat Multimedia: Gabriel Narzabal / Q81207812