Göran Kropp

Göran Kropp

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaEskilstuna, 1966ko abenduaren 11
Herrialdea Suedia
HeriotzaVantage (Washington), 2002ko irailaren 30a (35 urte)
Heriotza modua: falling from height (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakautomobil-pilotua, mendigoizalea eta abenturazalea

Find a Grave: 8845579 Edit the value on Wikidata

Lars Olof Göran Kropp (Jönköping, Suedia, 1966ko abenduaren 11 – Vantage, Ameriketako Estatu Batuak, 2002ko irailaren 30a) suediar abenturazalea, alpinista eta eskalatzailea izan zen.

Abenturazale amorratua, oso ezaguna egin zen Jönköping (Suedia) jaioterritik Everesteko behe kanpamenduraino bizikletaz joan, Everest mendia oxigenorik eta xerpen laguntzarik gabe igo eta jaioterrira berriro bizikletaz itzultzeagatik. Egitandi horretan bizitakoak Ultimate High: My Everest Oddysey liburuan idatzi zituen.[1]

2002ko irailaren 30ean hil zen Vantagetik gertu. Frenchman Coulee-n Air Guitar izeneko bidetik eskalatzen ari zela, amildu eta buruan kolpe hartuta lekuan bertan hil zen.

Igotako zortzimilakoak

  1. Cho Oyu (8.201): 1992.
  2. K2 (8.616): 1993.
  3. Broad Peak (8.047): 1994.
  4. Everest (8.848): 1996 eta 1999.
  5. Shisha Pangma (8.006 ) 1997.

Liburuak

  • Ultimate High: My Everest Oddysey (Discovery Books, 1999)

Erreferentziak

  1. Urbistondo, Andoni. (2002-10-11). «Azken bidaian, herio» Euskaldunon Egunkaria (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1559451
  • Commonscat Multimedia: Göran Kropp / Q1559451

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 25439991
  • ISNI: 0000000078367444
  • BNF: 13524877m (data)
  • GND: 120674351
  • LCCN: n99038260
  • NKC: jn20000700966
  • SUDOC: 050327860
  • Wd Datuak: Q1559451
  • Commonscat Multimedia: Göran Kropp / Q1559451