Frank Norris

Frank Norris

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaChicago, 1870eko martxoaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Frantzisko, 1902ko urriaren 25a (32 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: Peritonitisa
Familia
AitaBenjamin Franklin Norris
AmaGertrude Glorvina Doggett
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta kazetaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • McTeague (en) Itzuli
    The Octopus: A Story of California (en) Itzuli
Mugimenduanaturalismoa
Izengoitia(k)Justin Sturgis

Find a Grave: 764 Edit the value on Wikidata

Frank Norris (Chicago, Ameriketako Estatu Batuak, 1870eko martxoaren 5a - San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 1902ko urriaren 25a) ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria izan zen. Frantzian bizi izan zen aldi batez, eta naturalismoaren eta Zolaren eragin handia izan zuen. Gerrako kazetari gisa ibili zen Hegoafrikan eta Kuban. 1899an Mc Teague eleberria idatzi zuen, Erich von Stroheim zinemagileak Greed (Zekenkeria) filma egiteko oinarritzat hartu zuena. Haren idazlan nagusia gariaren ekoizpenaren eta banaketaren gaineko trilogia bat da: The Octopus (1901, Olagarroa) eta The Pit (Putzua, hil ondoren argitaratua, 1903); hirugarren liburua bukatu baino lehen hil zen. Beste idazlan batzuk: Vandover and the Brute (1914), Six Essays on the Resposabilities of a Novelist (1903).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Norris Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q712746
  • Commonscat Multimedia: Frank Norris / Q712746

  • Wd Datuak: Q712746
  • Commonscat Multimedia: Frank Norris / Q712746