Fernando Medina

Momo Medina
Izen osoa: Fernando Medina Pineda
Jaiotza data: 1979ko abenduaren 11
Jaioterria: San Juan Ixtayopan, Mexiko Hiria ( Mexiko)
Heriotza data: 2015eko maiatzaren 7a
Heriotza herria: San Juan Ixtayopan, Mexiko Hiria ( Mexiko)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,94 m

Fernando Medina Pineda, pilota arloan Momo Medina deituraz ezaguna (Mexiko Hiria, Mexiko, 1979ko abenduaren 11 – 2015eko maiatzaren 7a) esku huskako pilotaria izan zen. Aurrelari jokatzen zuen,[1] eta profesionaletan aritu zen Asegarcerekin, 2001etik 2006raino. Pilotarien familiakoa, aitonak 1970eko Munduko Pilota Txapelketan parte hartu zuen.

2001ean Asegarce enpresarekin profesional bilakatu zen; Mexikoko lehen pilotari profesionala izan zen. 2010eko Munduko Pilota Txapelketan zilarrezko domina bi lortu zituen, buruz burukoan eta binakakoan.[2] Mexikoko txapeldun izan zen urtero, 2007tik 2014ra bitartean.[3]

2015eko maiatzaren 7an bere buruaz beste egin zuen, buruan tiroa jota.[3]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Gogorza, Óscar. (2001-17-12). «Mexicano, pelotari y transgresor» El País.
  2. «México consigue tres medallas de oro en el Campeonato Mundial de Pelota Vasca» La Jornada 2010/10/11.
  3. a b (Gaztelaniaz) «Se suicida campeón de frontón a mano Fernando Medina “Momo”», El Pulso de San Luis, 2015-05-07.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8961353
  • Wd Datuak: Q8961353