Farmacia de guardia

Farmacia de guardia
Jatorria
Sortzailea(k)Antonio Mercero
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua5
Atalak169
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Hizkuntzagaztelania
Iraupena25 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Antonio Mercero
Gidoigilea(k)Antonio Mercero
Ignacio del Moral Ituarte
Daniel Sánchez Arévalo
Juan Bas



Bestelako lanak
MusikagileaBernardo Bonezzi (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Antena 3
Hasiera-data1991ko irailaren 19a
Amaiera-data1995eko abenduaren 28a

IMDB: tt0098794 Filmaffinity: 414181 Edit the value on Wikidata

Farmacia de guardia (euskaraz Goardiako Botika) Espainiako komedia telesail bat da. Antonio Mercero lasartearrak zuzendu zuen. 1991ko irailaren 19tik 1995eko abenduaren 28raino ostegun gauero Antena 3 katean aireratu zen. Espainian sekulako ikuslego kopurua bereganatu eta inoizko espainiar telesail ikusienetako bat izan zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lourdes Cano (Concha Cuetos) Madrilgo auzo bateko botika baten jabea den botikaria eta familiako ama banandua da, bere senar ohia (Carlos Larrañaga) gonazale eta hitzontzia da. Dena den, senar-emazte ohiek adiskide izaten jarraitzen dute.

Aktoreak

  • Concha Cuetos - Lourdes Cano (botikaria)
  • Carlos Larrañaga - Adolfo Segura (Lourdes Canoren senar ohia)
  • Julián Gonzalez - Guillermo "Guiller" Segura Cano (Lourdes eta Adolforen semea)
  • Miguel Ángel Garzón - Enrique "Quique" Segura Cano (Lourdes eta Adolforen semea)
  • Alicia Rozas - Fanny, Lourdesek adoptatutako alaba.
  • Eva Isanta - Isabel Cano (Kanariasera bizitzera joan den Lourdes eta Adolforen alaba)
  • Maruchi León - Pili (lehen botikari laguntzailea)
  • África Gozalbes - Reyes "Queen" (bigarren botikari laguntzailea)
  • Emma Ozores - Sandra (hirugarren botikari laguntzailea)
  • Esperanza Grases - Doña Paquita (bere Alejandro II katuarekin obsesionatutako botikako ohiko bezeroa den atsoa)
  • Diana Salcedo - Doña Consuelito (ia beti Doña Paquitaz lagundurik botikara doan ohiko bezeroa den atsoa)
  • María Adánez - María (Quiqueren lehenbiziko neskalaguna)
  • Cesáreo Estébanez - Romerales sarjentua
  • María Garralón - María de la Encarnación (polizia, Romeralesen lankidea)
  • Álvaro de Luna - Carlos (Guilleren irakaslea eta Lourdesen bikotea)
  • Ángel Pardo - Chencho (pareko tabernako zerbitzaria)
  • Ángeles Macua - Catalina (Lourdesen laguna)
  • Mercedes Alonso - Begoña (Lourdesen laguna)
  • Miguel Ángel Valcárcel - Piña (Guilleren laguna)
  • Iñaki Vallejo - Marmota (Guilleren laguna)

Kanpo estekak

  • Farmacia de Guardia telesailaren hasiera eta doinua ikusgai eta entzungai. Youtube.com
  • IMDBko fitxa irakurgai
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1977960
  • Wd Datuak: Q1977960