Ezkabia edo dermatofitosia larruazaleko eritasuna da, onddo dermatofitoek sorrarazia, Trichophyton, Microsporum eta Epidermophyton generoetako onddoek, hain zuzen. Lesioak, oin eta iztondoetan bereziki, eritemak, papulo-besikula txikiak, fisurak eta ezkatatzeak izan ohi dira; atleta-oina da adibide ezagun bat.[1]