Euskadiren Eguna

Euskadiko Eguna (izen ofiziala)[1] edo, zehazkiago, Euskadiren Eguna[2] Euskal Autonomia Erkidegoaren jaieguna izan zen, 2011ko eta 2012ko urriaren 25ean ospatua, 1979an erreferendumean onetsiriko Euskadiko Autonomia Estatutuaren urteurrenean.[3]

Eusko Legebiltzarrean 2010eko apirilaren 22an onartu zuten jaieguna, PSE, PP eta UPyDk alde eta EAJ, Aralar, EA eta EB kontra bozkatuta.[4] Ordu arte, ez zegoen autonomia erkidego horren jai ofizialik, Aberri Eguna abertzaleek bakarrik ospatzen zutelako. Onartzearekin batera piztu zen eztabaida,[5] eta bi urte baizik ez zuen iraun.

2013ko azaroaren 14an, EAJ eta EH Bilduren aldeko bozekin eta PSE, PP eta UPyDren aurkako bozekin, Euskadiren Eguna egutegitik kendu zen. EH Bilduk proposatu zuen egun horren ordez Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3, San Frantzisko Xabierkoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren Eguna) jaiegun izendatzeko.[2]

Erreferentziak

  1. 2/2010 Legea, apirilaren 22koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzkoa[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b Euskadiren Eguna egutegitik kendu du Gasteizko legebiltzarrak. 2013ko azaroaren 14a. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]
  3. Urriaren 25a ez da jaieguna izango EAEn. 2013ko azaroaren 14a. Eitb.com
  4. Elorza, Ania. (2010-4-22). «El Parlamento vasco aprueba declarar el 25 de octubre 'Día del País Vasco'» El País.
  5. Gil, Lorena. (2011-10-25). «Día de Euskadi: ¿una fiesta con fecha de caducidad?» El Correo.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q86659
  • Commonscat Multimedia: Day of Euskadi 2011 / Q86659

  • Wd Datuak: Q86659
  • Commonscat Multimedia: Day of Euskadi 2011 / Q86659


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.