Eraztun trukakor

Matematikan (aljebra abstraktuaren adar batean: eraztunen teoria), eraztun trukakorra biderketa-eragiketa trukakorra duen eraztuna da. Hau da, edozein a , b R {\displaystyle a,b\in R} -rako a b = b a {\displaystyle a\cdot b=b\cdot a} baldin bada. Eraztun hau ( R , + , ) {\displaystyle (R,+,\cdot )} moduan adierazten da.

Eraztunak, horrez gain, 1 {\displaystyle 1} elementu unitarioa baldin badu zeinak 1 a = a = a 1 {\displaystyle 1\cdot a=a=a\cdot 1} bada a {\displaystyle a} guztietarako, eraztunari eraztun unitario trukakor deritzo.

Eraztun trukakorrak aztertzen dituen eraztunen teoriaren adarrari aljebra kommutatibo deritzo. Osagarri gisa, aljebra ez-konmutatiboa eraztun ez-trukakorren azterketa da, non ez baita beharrezkoa biderketa trukakorra izatea.

Adibideak

  • Adibide garrantzitsu bat, eta nolabait erabakigarria, Z {\displaystyle \mathbb {Z} } zenbaki osoen eraztuna da, batuketa eta biderketako bi eragiketak dituena. Zenbaki osoen biderketa eragiketa trukakorra denez, eraztun konmutatiboa da. Oro har, Z {\displaystyle \mathbb {Z} } da Zahlen (zenbakiak) hitz alemanaren laburdura.
  • Zenbaki arrazionalek, errealek eta konplexuek eraztun trukakorrak eratzen dituzte ohiko eragiketekin; are gehiago, gorputzak dira. Orokorrean, gorputzen definizioagatik, edozein gorputza eraztun trukakorra da.
  • Ohartu: eraztun ez-trukakor baten adibidea da balio errealak dituzten 2 × 2 {\displaystyle 2\times 2} -ko matrize karratuen multzoa. Bigarren eragiketa gisa, biderketa matriziala

[ 1 1 0 1 ] [ 1 1 1 0 ] = [ 2 1 1 0 ] {\displaystyle {\begin{bmatrix}1&1\\0&1\\\end{bmatrix}}{\begin{bmatrix}1&1\\1&0\\\end{bmatrix}}={\begin{bmatrix}2&1\\1&0\\\end{bmatrix}}}

beste emaitza bat ematen du, faktoreen ordena alderantzikatzen bada:

[ 1 1 1 0 ] [ 1 1 0 1 ] = [ 1 2 1 1 ] {\displaystyle {\begin{bmatrix}1&1\\1&0\\\end{bmatrix}}{\begin{bmatrix}1&1\\0&1\\\end{bmatrix}}={\begin{bmatrix}1&2\\1&1\\\end{bmatrix}}}

  • n > 0 {\displaystyle n>0} zenbaki oso bat baldin bada, n {\displaystyle n} modulu osoko Zn multzoak n {\displaystyle n} elementuko eraztun trukakor bat eratzen du.
  • R {\displaystyle \mathbb {R} } eraztun trukakorra bada, X {\displaystyle X} aldagaiaren polinomioen multzoa (haren koefizienteak R {\displaystyle \mathbb {R} } -n egonik) eraztun trukakor berri bat sortzen du R [ X ] {\displaystyle \mathbb {R} [X]} adierazten dena.
  • Izendatzaile bakoitia duten zenbaki arrazionalen multzoa eraztun trukakorra osatzen du, Q {\displaystyle \mathbb {Q} } arrazionalen eraztunean hertsiki sartua, eta zenbaki osoen Z {\displaystyle \mathbb {Z} } zehazki duena.

Propietateak

  • Baldin eta f : R {\displaystyle f:R} S {\displaystyle S} R eta S eraztunen arteko homomorfismoa bada, S trukakorra bada, eta f injektiboa (hau da, monomorfismo bat), R ere trukakorra izan behar da. Izan ere f ( a b ) = f ( a ) f ( b ) = f ( b ) f ( a ) = f ( b a ) {\displaystyle f(a\cdot b)=f(a)\cdot f(b)=f(b)\cdot f(a)=f(b\cdot a)} .
  • Baldin eta f : R {\displaystyle f:R} S {\displaystyle S} R eta S eraztunen arteko homomorfismoa bada, R trukakorra izanik, R-ren f ( R ) {\displaystyle f(R)} irudia ere trukakorra izango da; bereziki, f supraiektiboa bada (hau da, epimorfismoa), S trukakorra izango da ere.

Eraztun trukakorren interes handiena dago aipatutakoaz gain unitarioak direnean, hau da, eraztun trukakor unitarioak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q858656
  • Identifikadoreak
  • BNF: 13163192g (data)
  • GND: 4164825-0
  • LCCN: sh85029269
  • NDL: 00564708
  • SUDOC: 029681073
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q858656