Elias Howe

Elias Howe

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSpencer (Massachusetts), 1819ko uztailaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBrooklyn, 1866ko urtarrilaren 3a (46 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Familia
AitaElias Howe
Familia
ikusi
  • William Howe (en) Itzuli (aitaldeko osaba)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea eta makinista
Jasotako sariak
ikusi
  • National Inventors Hall of Fame  (2004)

Find a Grave: 515 Edit the value on Wikidata

Elias Howe (Spencer, Massachusetts, 1819ko uztailaren 9a – Brooklyn, New York, 1867ko urriaren 3a) kremaileraren antzeko mekanismo bat patentatu zuen lehena izan zen.

Biografia

kremailera

Elias Howe Spencerren jaio zen, Massachusetts, 1819ko uztailaren 9an. Aita Elias Howe doktorea izan zuen eta ama, berriz, Polly Howe (Bemis)

Massachusettsen eman zituen haurtzaro eta gaztaroa eta, 1835 hasieran, Lowelleko oihal fabrika batean aritu zen lanbidea ikasten.

1837ko izualdian, ekonomia larri zebilen eta fabrika itxi egin zuten, Howe Cambridgeera (Massachusetts) joan zen bizitzera eta kardatzeko makinen mekaniko izan zen han, bere lehengusua zen Nathaniel P. Banksen ondoan ikasten.

1838an, berriz, Cambridgeeko maisu mekaniko zen Ari Davisen tailerrean aritu zen ikasten, kronometro eta beste prezisio tresna batzuen fabrikazio eta konponketan espezializatu zelarik. Orduan jabetu zen josteko makinaren ideiaz[1].

1846ko irailean, josteko makinaren lehen patentea lortu zuen, baina, 1850ean, salatu egin zuten, asmakuntza Walter Huntena baitzen eta Howek hobetu eta berdiseinatu besterik ez baitzuen egin.

1951n, kremaileraren antzeko zerbait patentatu zuen. Hasiera hartan ez zegoen erroparentzat pentsatuta, oinetakoentzat baizik. Zaila zen bi aldeak zerbaitekin lotzea eta botoiei ekidin nahi zitzaien[2] [3].

1867ko urriaren 3an, hil zen eta New Yorkeko Gravesend hilerrian eman zioten lur.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)http://www.ecured.cu/Elias_Howe
  2. (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20151222112706/http://www.batanga.com/curiosidades/3679/inventos-utiles-las-cremalleras
  3. (Gaztelaniaz)https://www.fayerwayer.com/2011/09/el-origen-de-la-cremallera/

Ikus gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q360359
  • Commonscat Multimedia: Elias Howe / Q360359

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 37696118
  • ISNI: 000000005133540X
  • BNF: 15860293v (data)
  • GND: 117535524
  • LCCN: nr93045047
  • SNAC: w6qz3t6r
  • SUDOC: 234381949
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q360359
  • Commonscat Multimedia: Elias Howe / Q360359