Docklands Light Railway

Docklands Ligh Railway

Trena Canary Wharf geltokira sartzen
Datu orokorrak
Garraio motaMetro arina
EskualdeakLondres,  Erresuma Batua
Lineak6 zerbitzu
Geltokiak45
Bidaiariak92.3 milioi (2022/23)
JabeaTransport for London
EgoitzaEndeavour Square, E20
Londres
Webguneawww.tfl.gov.uk/modes/dlr
Ustiapena
Hasiera1987ko abuztuaren 31
EragileaKeolisAmey Docklands Limited
Ibilgailuak149 tren
Maiztasuna3' - 5'
Datu teknikoak
Luzera38 km
Galiboa1.435 mm
Abiadura maximoa80 km/h (gehienezko posiblea)
64 km/h (abiadura ohikoa)
 Mapa

Docklands Light Railway (DLR) metro arineko sistema automatizatu bat da, Londresko Docklands ingurua zerbitzatzen duena Londresko bi finantza-barruti nagusien, Canary Wharf eta City-aren, arteko lotura zuzena eskaintzen. 1987ko abuztuaren 31n irekita, DLR-aren sarea hainbat alditan luzatu da, egungo 38 km-ko sarea osatuz. Lineek Londresko ekialdea lotzen dute. Iparraldera Stratford-eraino, hegoaldera Lewisham-eraino, mendebaldera Tower Gateway eta Bank-eraino Londresko City-an, eta ekialdera Beckton eta Woolwich-eraino eskaintzen dira zerbitzuak.

Ohiko operazioak automatizatuta egonda, 149 trenetan (gidatzeko kabinarik gabeak) eta geltoki nagusietan langile-presentzia txikia da; soilik lurazpiko geltokiek dute egun osoan langileen presentzia segurtasun-araudiak betetzeko.

Londresko bestelako garraio-sistemekin bezala, DLR-aren jabetza Transport for London (TfL) garraio-partzuergoaren menpekoa da. Bestelako sistemekin gertatzen den bezala DLR-aren esplotazioa enpresa pribatu bati dagokio, Keolis Amey Docklands Limited enpresari, hain zuzen ere. Sarearen handipenak bidaiari kopuruaren handipena ekarri du, 2022/23 finantza-urtean 92.3 milioi erabiltzaile izan zituelarik.[1]

Historia

Jatorria

XVIII eta XIX. mendeetan zehar, Londresko ekialdera kai berriak eraiki ziren hiriaren hazkuntza azkarrarekin lehiatzeko. Azkenengoko kaiak 1921ean ireki ziren, Royal Docks inguruan. 1960ko hamarkadatik, kargen kontainerizazioarekin eta mekanizazioarekin batera, kaien gainbehera hasi zen.[2] Kaiak Erresuma Batuetako trenbide sarearekin lotuta zeuden Londres-Blackwall trenbidearen bidez, 1966. urtean trenbidea itxi zelarik trafikoaren gutxipenarekin.[3] 1960ko hamarkadaren bigarren erdiak kaien itxiera graduala ekarri zuen, 1981ean azkenengoko kaiak itxi zirelarik.[2]

Tower Gateway geltokia, DLR-aren hasierako terminala Londresko erdigunean.

Hastapenak eta garapena

1970ko hamarkadan, gobernu zentralak eta Londres Handiko Kontseiluak (GLC) Docklands-etako ingurua berpizteko proposamen desberdinak garatu zituzten. Guneak berpizmenerako potentzial handia zeukan, Londresko City-tik hurbil kokatuta zegoelarik, eta biltegi historiko askoko eta ur-eremu handiko gunea zelarik.[3]

1973an, Docklands inguruan tranbia sistema bat osatzea proposatu zen sistema berria Fenchurch Street-eko geltokian metroaren Fleet linea berriarekin lotuko zelarik.[4] 1974an, Londres Handiko Kontseiluak tokian-tokiko autoritateekin kontsulatu ostean, metro arineko sistema bat proposatu zen, Londresko Dorrearen inguruan terminala izango zuelarik.

1976an metro linea konbentzional bat eraikitzea proposatzen zen Docklands-ak erdigunearekin lotuz Charing Cross-eraino eta ekialdera Greenwich eta Woolwich Arsenal auzoetaraino. Trenbide berria, hasieran Fleet Line izenaz eta gerotiago Jubilee Line izenaz, bi fasetan irekiko zen bigarren faseraino metroa Docklands-era helduko ez zelarik. 1979an, trenbidearen lehen fasea ireki zen, Charing Cross eta Stanmore bitartean.[5] Baina Margaret Thatcher gobernura heltzeak eta austeritate politikak ezartzeak Jubilee linearen luzapen planak bertan behera utzi zituen, koste txikiagoko proiektu bat nahiago zelarik.[4]

1981ean, London Docklands Development Corporation (LDDC), Dockland-en berpiztea zuzentzeko erakundeak, tranbia edo metro arineko ibilgailuak erabiliko zituen sistema baten idea berreskuratu zuen.[6] Proiektu berriak Docklands-etako trenbideak berrerabiltzea proposatzen zuen, erdigunera Ekialdeko Trenbidearen alboan joango zelarik, terminala Tower Gateway geltokian kokatuko zelarik.[6] Proiektu finala 1982an aurkeztu zen Docklands-etan ipar-hego trenbide bat proposatzen zelarik, sistema handitzeko proposamenekin batera.

Eraikuntza eta lehen urteak (1987-1990)

Lehen belaunaldiko DLR tren bat West India Dock zeharkatzen (1987)

Proiektu finala aurkezturik, eta Erresuma Batuko Gobernuak proiekturako £77 milioi esleiturik, proiektuaren oespena Parlamentuaren esku geratu zen. Parlamentuak sistemaren eraikuntza baimendu zuen 1984an eta 1985ean onartutako bi legerekin, iparraldeko terminala Stratford-eraino mugiturik.[7] Horrela, 1985. urtean eraikuntza lanak hasi ziren, eta proiektuak trenbide zaharren berrerabiltzen zituenez, eraikuntza lanak 1987an bukatutzat eman ziren.

1987ko uztailaren 30ean DLR-aren inaugurazio ekitaldia ospatu zen, Elizabeth II.ak zuzendurik. Tren zerbitzuak, bidaiariei irekiak, ez ziren urte bereko abuztuaren 31era arte hasi.[8]

Hasierako sistemak bi ibilbide eskaintzen zituen, Tower Gateway-Island Gardens eta Stratford-Island Gardens, guztira 12.1 kilometroko sarea osatzen.[9] Trenak biaduktuetan zehar edo trenbide segregatuetan zehar bidaiatzen zuten sistema errepide trafikotik banatzeko. Sistema guztiz automatizatuta zegoen, trenek ez zeukaten gidaririk baina tren bakoitzean langileen presentzia zegoen trena ikuskatzeko, ticketak eskatzeko eta trenaren ateak kontrolatzeko. Behar izanez gero, langileek trenaren kontrola har zezaketen.[10]

Lehen luzapena: City eta Royal Docks-etara (1991–1994)

Docklands-ak berehala finantza-zentru eta enpregu-gune garrantzitsu bihurtu ziren. Horrek DLR sisteman bidaiarien handipena ekarri zuen, hasierako haurreikuspenak gaindituz. Hortaz, bidaiarien handipena kudeatzeko asmoz, zerbitzuak hobetu eta kapazitate handitu zen bi unitateetako trenak erabiliz. Bestetik, sistemaren erdiguneko terminala, Tower Gateway geltokia, ez zituen lotura zuzenak eskaintzen ez inguruko Tower Hill metro geltokiarekin ezta Fenchurch Street-eko terminalarekin.[11] Beraz, Shadwell geltokitik erdiguneko Bank metro geltokirainoko tunel bat eraikitzea erabaki zen, 1991ean irekia, hiriko metro sistemarekiko loturak hobetzeko.[12]

Canary Wharf-eko ingurua bulego-gune eta hiriaren finantza-zentro berria bihurtuz joan zen. Horrek geltoki originalaren berreraikuntza ekarri zuen, geltokiaren kapazitatea hobetuz hiru trenbide eta sei nasa berriekin. Geltokia guztiz integratuta zegoen ondoko eraikinekin, eraikin eta geltokiaren arteko pasabideak eraiki zirelarik.[13]

Docklands-en ekialdea garraio-konexio hoberen beharrean zegoen eta sistema Becktoneraino luzatzea proposatu zen, Royal Docks-etatik pasata. Luzapena 1994ko martxoan ireki zen, hasiera batean geltoki gutxirekin ingurunearen berpizmena eta garapenaren itxaroan.[14]

Sistemaren tren-kapazitatea eta zerbitzuen maiztasuna handitzeko Poplar inguruko adar desberdinen lotunea berreraiki zen adar desberdinen arteko lotura elkarrengandik banatuz. Aldi berean Poplar geltokia berreraiki zen ondoko lotune berriarekin bateragarria izateko eta Beckton-en kotxera berriak eraiki ziren tren berriak biltegiratzeko.

Bigarren luzapena: Greenwich eta Lewisham (1996-1999)

1990ko hamarkadan, Lewisham Barrutiko Kontseiluak Tamesis Ibaiaren azpiko tunel baten bideragarritasuna aztertzeko ikerketa bat eskatu zuen. Barrutiko Kontseiluak DLR-aren luzapena eskatzen zuen Greenwich eta Lewishamgo tren geltokira ur-azpiko tunela erabilita.[15] Proeiktua Parlamentuko hainbat diputatuen babesa lortu zuen, eta 1996. urtean eraikitze lanak hasi ziren.[16]

1999ko azaroaren 20an zabaldu zen Lewishamerainoko luzapena.[17] Linea berria Island Gardens geltokitik hegoaldera jotzen zuen, ur-azpiko tunelera jotzen. Ibaiaren beste erriberan Cutty Sark geltokira heltzen da luzapena, Greenwich barrutiaren erdigunean. Handik, lunea Greenwicheko eta Lewishamgo tren geltokiekin lotzen da trenbidea eraikin eta Ravensbourne errekaren artean ibiltzen. Luzapenak Docklands-en eta Londresko hego-ekialdeko auzoen arteko lotura ezartzea ahalbidetu zuen.[12] Hala, hegoaldeko aldirietako trenbide nagusiekin bidaiarien trukea emateko posibilitatea ezarri zen.

Hirugarren luzapena: Londres-City Aireportua eta Woolwich (2004–2009)

Woolwich Arsenal-erako luzapenaren ibilbidea.

1990ko hamarkadatik, Londres-City aireportua DLR sarera lotzeko hainbat proposamen egin ziren. Hasierako proposamenek aireportuaren eta Royal Albert geltokiaren arteko lotura ezartzen zuten pasabide eta arrapala automatikoak erabiliz. 1999. urterako, DLR sarearen luzapena definitu zen, Canning Town geltokitik King George V geltokira, bidean Londres-City aireportuan geltoki bat egongo zelarik. Momentuan proposaturiko ibilbidea Tamesis Ibaia zeharkatzeko prest egongo litzateke Woolwich Arsenalera, azken hau bigarren fase batean burutuko zelarik.

2004ko urriaren 12an, Ken Livingston Londres Handiko alkateak bost-urterako garraio publikoetarako inbertsio-programa aurkeztu zuen, barne DLR-aren luzapena zegoelarik.[18] Hala, inguruko trenbide zaharrak erabiliz, luzapena 2005eko abenduaren 2an hasi zen zerbitzuan, Canning Town eta King George V bitartean.

2009ko urtarrilaren 10ean, King George V eta Woolwich Arsenal arteko ibilbidea ireki zen, Tamesis azpiko tunel berria erabiliz.[19][20]

Aldi berean, sare osoko zerbitzuek hobekuntzak jasan zituzten, 3 treneko konposizioak erabiliz erabiltzaile gehieneko zerbitzuetan eta trenbide lotuneen hobekuntzaz. Hala, Poplar eta West India Quay geltokien arteko lotuneak hobetu ziren, Bank-Stratford eta Bank-Canary Wharf zerbitzuetako trafikoen gatazkak konponduz.

Kapazitatearen handipena (2007–2011)

2012ko Udako Olinpiar Jokoak ospatzeko prestakuntzen parte, Thames Gateway berpizte planaren barruan, sistemaren kapazitatea hobetu zen.

2012ra begira, aurreko urteetan hainbat hobekuntza aztertu eta burutu ziren. Kapazitatea handitzeko asmoz, trenak luzatzea erabaki zen maiztasunak eta seinalizazio sistemak hobetu beharrean. DLR ibilbidearen hainbat tarte trenbide bakarrean eraiki izan ziren, eta kapazitatea handitzeko, hanbat guneetan trenbidea bikoiztu egin zen.[21]

Aldi berean, trenen luzapena emateko, hainbat geltokien nasen luzapena burutu zen. Luzapena posiblea izan ez zen geltokietan, 3 unitatetako trenek bagoien ateen irekitze selektiboa burutzea erabaki zen, nasatik kanpo geratzen diren ateak blokeatzen geltokian gelditzeko unean. Bestetik, 3 unitateko trenen bidezko operazioa sustatzeko, 31 tren unitate berri erosi ziren. 2010erako, hobekuntza lanak bukatu ziren guztiz, 2012ko Olinpiar Jokoetarako prest.[22]

Laugarren luzapena: Stratford International (2011)

Stratford International geltokia, 2011. urtean.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetara begira, eta sistemaren kapazitatearen handipenez gain, Canning Town eta Stratford eta Stratford International bitarteko ibilbide berria zabaldu zen, North London trenbidea erabiliz.

Sistema Stratford International geltokiraino luzatuz, Erresuma Batuko abiadura handiko sistemara lotu ziren Docklands-ak. Geltoki berrira Mantxako tuneletik Londresera heltzen ziren nazioarteko abiadura handiko trenak heltzeaz gain Docklandseko trenak helduko ziren.[23] Geltokia 2012ko Olinpiar Jokoetara begira Londresko garraio trukatzaile nagusia bihurtuk zen, geltokiaren ondoan Joko Olinpikoetarako azpiegiturak kokatuta baitzeuden.

Ibilbide berriak 5 geltoki izango zituen Canning Town eta Stratford International geltokien artean, metroko Jubilee linearen ibilbideari paralelo bidaiatzen zelarik, metroaren eta DLR-aren arteko loturak hobetuz. Bestetik, West Ham eta Stratford-en Erresuma Batuetako trenbide sare nazionalarekin lotzeko aukera ezarri zen.

Linea berria 2011ko abuztuaren 31an sartu zen zerbitzuan.[24]

Pudding Mill Lane geltoki berria (2014)

Pudding Mill Lane geltokiaren nasa berriak.

Elizabeth linearen eraikuntza lanen barruan, Pudding Mill Lane geltokiaren berlokatu izan behar zen geltoki zaharra linea berriaren tunel zentralaren irteera puntuan kokatuta baitzegoen.[25] Geltoki berria 2014ko apirilaren 28an ireki zen.[26] Geltoki berriaren eraikuntza lanak aprobetxatuz, geltokiaren inguruan trenbidea bikoiztu egin zen Stratford eta Bow Church geltokien arteko kapazitatea handitzeko.

Egungo sistema

Sarea

DLR sistemak 38 kilometro ditu luzeran,[27] 45 geltokirekin.[28] Sistema sei adarrek osatzen dute: Lewishamera hegoaldean, Stratford eta Stratford International-era iparraldean, Beckton eta Woolwich Arsenal ekialdera eta Londresko erdigunea mendebaldera Tower Gateway eta Bank-eko terminalekin.[29]

Iparraldeko, hegoaldeko eta hego-ekialdeko adarrek geltoki-terminaletan Erresuma Batuko trenbide sare nazionalarekin dute lotura, Stratford, Stratford International, Lewisham eta Woolwich Arsenal geltokietan. Sisteman zehar beste hiru aldageltoki daude trenbide sarearekin: Limehouse, Greenwich eta West Ham geltokietan. Transport for London garraio-partzuergoaren Oyster txartelaren erabiltzaileek geltoki kanpoko zerbitzuen arteko trukea burutu dezakete Shadwell geltokian (Overground-eko Shadwell geltokira) eta Tower Gateway geltokian (Sare Nazionaleko Fenchurch Street geltokira).[30]

Zerbitzuak

Ohiko DLR zerbitzuak (2022ko irailetik)[31]
Ibilbidea Trenak orduko Geltokiak
Bank – Lewisham 12 Shadwell • Limehouse • Westferry • West India Quay (Bank norantzan soilik) • Canary Wharf • Heron Quays • South Quay • Crossharbour • Mudchute • Island Gardens • Cutty Sark • Greenwich • Deptford Bridge • Elverson Road
Bank – Woolwich Arsenal 6 Shadwell • Limehouse • Westferry • Poplar • Blackwall • East India • Canning Town • West Silvertown • Pontoon Dock • London City Airport • King George V
Tower Gateway – Beckton 6 Shadwell • Limehouse • Westferry • Poplar • Blackwall • East India • Canning Town • Royal Victoria • Custom House • Prince Regent • Royal Albert • Beckton Park • Cyprus • Gallions Reach
Canning Town – Beckton 6 Royal Victoria • Custom House • Prince Regent • Royal Albert • Beckton Park • Cyprus • Gallions Reach
Stratford – Canary Wharf 12 Pudding Mill Lane • Bow Church • Devons Road • Langdon Park • All Saints • Poplar • West India Quay
Stratford International – Woolwich Arsenal 6 Stratford • Stratford High Street • Abbey Road • West Ham • Star Lane • Canning Town • West Silvertown • Pontoon Dock • London City Airport • King George V

Puntako orduetan, zebitzuen maiztasunen indarpena ematen da, %25-eko hazkundearekin. Gainera, goizeko puntako orduetan errefortzuko zerbitzuak ematen dira Stratford eta Canary Wharf bitarteko zerbitzuak Lewishameraino luzatzen direlarik.

Trenak

P86 eta P89 serieak

P86 serieko trena Poplarreko lotunean, Stratfordera bidean.

Hasierako DLR-aren flota 11 metro arineko ibilgailuk osatzen zuten, 1986an Link-Hofmann-Busch enpreska Alemaniak ekoiztuak. Ibilgailuek DLR-aren P86 seriea osatu zuten, 01 eta 11 bitarteko numeraketa jasotzen.[32]

11. unitatea izan zen 1987ko uztailaren 30ean sistemaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuen sistemaren lehenibiziko bidaia buruturik Island Gardens eta Tower Gateway bitartean. Urte bereko abuztuaren 31an, zerbitzu komertzialeko lehenbiziko egunean, unitate berdina izan zen zerbitzuan sarturiko lehena.[32]

P86 serieko trena, DLR-aren diseinu originalarekin Essengo Geltoki Zentralean, 2005.

Unitateek 84 eserleku zituzten, gurpil-aulkietarako bi gune erreserbatu eta gidatzeko sistemak, behar izatekotan erabiliak izateko. Unitateak hasierako sisteman ibiltzeko eraiki ziren presizki, eta beraz Bank-erako tunela ireki ostean, gainazaleko zerbitzuak burutzen mantendu ziren. Lurrazpiko sekzioetan erabilgarriak ez zirenez, unitateak Essengo Stadtbahn sistemari saldu ziren 1991n. Unitate batzuk zerbitzuan mantendu ziren DLR-ean 1995eko uztailera arte, P86 eta P89 serieak erretiratu izan ziren arte.[33][34] Essenera transferitutako unitateak eraldatu ziren 1994 eta 1998 bitartean U11 lineak erabiliak izateko. Azkenik, 2005ean, unitate hauek horiz margotu eta Essengo sareko beste lineetara zabaldu ziren.

1989 eta 1990 bitartean, British Rail Engineering Limited-ek beste hamar unitate eraiki zituen. Unitate berriak, P89 seriekoak, P86 seriean oinarritutako trenak ziren eta hauek sistemaren lurrazpiko sekzioetan bidaiatzeko segurtasun neurriak betetzen zituzten. P86 serieko trenak bezala, 1995era arte egon ziren zerbitzuan Londresen Essengo Stadtbahn sistemari saldu ostean. Essenen, unitateak erreformatu ziren, gidatze-kabinak gehituz eta pantografoak instalatuz, Essengo sistemak aireko katenaria erabiltzen baitu. 2005ean, P86 serieko trenekin bezala, P89 serieko trenak horiz margotu ziren DLR-aren kolore zaharrak galduz.

B90/B92/B2K seriea

B07 seriea

B23 seriea

B23 serieko trena probatan, 2023ko uztaila.

2017an, Tranport for Londonek (TfL) Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu zuen, tren fabrikatzaileei 87 metroko 43 treneko flota berri bat eraikitzea eskaintzeko.[35] Fabrikatzaileek trenen eraikuntza gastuak bere gain hartuko zituzten, TfLk diru-funtsak eskuratzean trenak erosiko dituelarik. Aurkeztutako fabrikatzaileen artean, Alstom, Bombardier, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) eta Siemens eta Stadler Rail arteko partzuergoa nabarmendu ziren.[36]

2019ko ekainaren 12an, Transport for Londonek CAF aukeratu zuen 43 tren unitateak eraikitzeko, gerora 54 unitateetako enkargua bihurtu zelarik.[37][38] Tren berriak, 54 tren unitate berriak 87 metroko ibilgailuak izango dira. Aurreko unitateak ez bezala, zeinak bi edo hiru ibilgailuz osatzen diren zerbitzuak operatzeko, tren berriak formazio bakarreko trenak izango dira, trenaren kotxeen artean pasabideak daudelarik.[37] Trenek B23 seriea[39] osatuko dute eta bidaiari gehieneko zerbitzuetan erabiliko dira, zerbitzuen kapazitatea handituz.

2020ko abenduan ekin zion CAF-ek tren berrien manufakturazioari eta lehenbiziko trena 2023ko urtarrilean heldu zen Becktoneko kotxetegira.[40][41] 2023ko martxoan tren berriak probatan jarri ziren, trenak sistemaren adarretan zehar probatuz ohiko sistemaren operazio orduetan, baina bidaiariak onartu barik. Espero da 2024ko udan lehen trenak bidaiari-zerbitzutan sartzea eta 2026rako sistema osoan zehar operazioan egotea.[37]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Light rail and tram statistics, England: year ending March 2023» GOV.UK (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. a b (Ingelesez) Jolly, Stephen. (1986). Docklands Light Railway : official handbook 1987. Harrow Weald: Capital Transport, 6-7 or. ISBN 0904711803..
  3. a b (Ingelesez) Christopher, John. (2013). The London & Blackwall Railway. Amberley, 63 or. ISBN 9781445621876..
  4. a b (Ingelesez) Docklands Light Railway Official Handbook. Harrow Weald: Capital Transport Publishing, 4-5 or. ISBN 9781854142238..
  5. (Ingelesez) Jolly, Stephen. (1986). Docklands Light Railway : official handbook 1987. Harrow Weald: Capital Transport, 5 or. ISBN 0904711803..
  6. a b (Ingelesez) Greater London Council. (1982). A Light Railway for Docklands?. .
  7. (Ingelesez) Matters, Transport for London | Every Journey. «Docklands Light Railway (DLR)» Transport for London (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  8. (Ingelesez) Cross, David. (1987). «Enthusiasts flock to busy opening day: Docklands Light Railway» The Times (Londres).
  9. (Ingelesez) Pearce, Alan. (2000). Docklands Light Rail : official handbook. (4. argitaraldia) Harrow: Capital Transport, 10 or. ISBN 1854142232..
  10. (Ingelesez) Transport for London. (2007). Technology:Signalling & Control. .
  11. (Ingelesez) New Games transport link marks 20 years of progress. London 2012 Official Blog.
  12. a b (Ingelesez) Butcher, Louise. (2010). Railways: Docklands Light Railway (DLR). House of Commons Library.
  13. (Ingelesez) Transport for London. (2007). DLR history timeline. .
  14. (Ingelesez) «Map showing the Docklands Light Rail proposed extensions to Beckton and Lewisham, issued 1992 | London Transport Museum» www.ltmuseum.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  15. (Ingelesez) Wolmar, Christian. (1995-01-25). «Crucial links hold key to the future : DOCKLANDS A SPECIAL REPORT | The Independent» The Independent (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  16. (Ingelesez) «Prescott backs DLR airport extension» New Civil Engineer.
  17. (Ingelesez) «Getting Back On The Right Track» News Shopper 2000-08-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  18. (Ingelesez) Muir, Hugh. (2004-10-12). «Mayor unveils £10bn scheme for capital's transport» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  19. (Ingelesez) «Docklands Light Railway Capacity Upgrade» Railway Technology (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  20. (Ingelesez) New DLR extension wins approval. 2004-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  21. (Ingelesez) Longer trains for Docklands Line. 2007-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  22. (Ingelesez) Barrow, Keith. «Olympic rail gets a head start: ten lines will serve London's Olympic Park when it opens for the 2012 Games.» International Railway Journal.
  23. «London 2012 Olympics - Schedule, Results, Medals, Tickets, Venues» web.archive.org 2013-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  24. (Ingelesez) «New £211m DLR extension connecting Olympic venues opens» BBC News 2011-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  25. (Ingelesez) Nicholas, Dean. (2011). «Pudding Mill Lane Station to be rebuilt» Londonist.
  26. (Ingelesez) Matters, Transport for London | Every Journey. «New DLR station opens at Pudding Mill Lane» Transport for London (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  27. (Ingelesez) Matters, Transport for London | Every Journey. «Increased services for Docklands Light Railway routes» Transport for London (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  28. (Ingelesez) Matters, Transport for London | Every Journey. «Docklands Light Railway (DLR)» Transport for London (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  29. (Ingelesez) «Docklands Ligh Railway (DLR)» Visit London.
  30. (Ingelesez) OSI List – Oyster Fares Central. 2014-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  31. (Ingelesez) Matters, Transport for London | Every Journey. «New DLR timetable promises quicker, easier and more comfortable journeys» Transport for London (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  32. a b (Ingelesez) Pearce, Alan. (2000). Docklands Light Railway Official Handbook.. Capital Transport Publishing. ISBN 1854142232..
  33. «When did the old trains last run on the DLR? | District Dave's London Underground Site» districtdavesforum.co.uk (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  34. (Ingelesez) «Docklands cars sold» The Railway Magazine 1090: 75..
  35. (Ingelesez) «TfL starts search for supplier of new DLR trains» www.railtechnologymagazine.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  36. (Ingelesez) «Four shortlisted for Docklands Light Rail train order» Metro Report International (2018).
  37. a b c (Ingelesez) Matters, Transport for London | Every Journey. «Improving the DLR» Transport for London (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  38. (Ingelesez) «MD2725 Docklands Light Railway - Housing Infrastructure Fund | London City Hall» www.london.gov.uk 2020-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  39. (Ingelesez) «TfL reveals first of new B23s for Docklands Light Railway» www.railmagazine.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  40. (Ingelesez) «New DLR fleet in build» www.modernrailways.com 2021-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  41. (Ingelesez) «Mayor of London views first new Docklands Light Railway train» RailAdvent 2023-02-09 (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) DLR-en webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216360
  • Commonscat Multimedia: Docklands Light Railway / Q216360

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 149309797
  • Lekuak
  • OSM: 93588
  • Wd Datuak: Q216360
  • Commonscat Multimedia: Docklands Light Railway / Q216360
  • i
  • e
  • a
 Londresko garraioa
Metroa
Trenbideak
  •  Overground
  •  DLR
  •  Tramlink
  •  Elizabeth
  •  Thameslink
  •  Londresko aldiriak
Aireportuak
Londresen
  • City
  • Heathrow
  • Heliport
  • Militarrak: Northolt
  • Pribatuak: Biggin Hill
Londrestik kanpo
Geltoki nagusiak
Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.