Dmitri Vrubel

Dmitri Vrubel

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMosku, 1960ko uztailaren 14a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Alemania
HeriotzaBerlin, 2022ko abuztuaren 13a (62 urte)
Hezkuntza
HeziketaMoscow State Pedagogical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakgrafiti artista eta margolaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Pirate Party Germany (en) Itzuli

Facebook: artvrubel Edit the value on Wikidata

Dmitri Vladimirovitx Vrubel (errusieraz: Дмитрий Владимирович Врубель; Mosku, 1960ko uztailaren 14a – Berlin, 2022ko abuztuaren 14a) errusiar margolaria izan zen.

Bere lanik ezagunena Berlingo horman margotutako Mein Gott, hilf mir, diese tödliche Liebe zu überleben (Jainko maitea, lagun iezadazu maitasun hilkor hau gainditzen) graffitia da. Lanak Leonid Brezhnev eta Erich Honeckerren arteko musua irudikatzen du, 1979ko argazki baten arabera. Vrubelek 1990ean margotu zuen lana hormaren ekialdean. Lana 2009an ezabatu eta berriz margotu zen.

Dmitri Vrubel Mikhail Vrubel margolari errusiarraren ondorengoa zen eta Berlinen bizi izan zen 1990etik. 2001ean, bere emazte Viktoria Timofeievarekin batera, Vladimir Putinen hamabi aldarteak izeneko egutegi arrakastatsua egin zuen.

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1232803
  • Commonscat Multimedia: Dmitri Vrubel / Q1232803

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 202424612
  • ISNI: 000000035810426X
  • GND: 121149188
  • LCCN: no2011061843
  • RKD: 239944
  • Wd Datuak: Q1232803
  • Commonscat Multimedia: Dmitri Vrubel / Q1232803