Demi Vollering
Demi Vollering | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pijnacker, 1996ko azaroaren 15a (27 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Restore Cycling Team (en) | 2016-2017 |
Biehler Pro Cycling (en) | 2018-2018 |
VolkerWessels Women's Pro Cycling Team (en) | 2019-2020 |
SD Worx-Protime (en) | 2021- |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Adriana Geertruida Vollering, Demi Vollering izenez ezaguna, (Pijnacker, Herbehereak, 1996ko azaroaren 15a) herbeheretar txirrindulari profesional bat da. 2021az geroztik Team SD Worx–Protime Nazioarteko Txirrindularitza Batasuneko emakumezkoen txirrindularitza taldean lasterka egiten du
2021eko Emakumezkoen Lieja-Bastogne-Lieja irabazita lortu zuen bere palmareseko lehenengo monumentua.[1] 2022ko Euskal Herriko Emakumezkoen Itzuliaren irabazlea izan zen. 2023an Ardenetako hiru klasikoak (Amstel Gold Race, La Flèche Wallonne eta Lieja-Bastogne-Lieja), Herbehereetako Errepideko Txirrindularitzako Txapelketa eta Frantziako Tourra irabazi zituen.
Palmaresa
2019
- Elsy Jacobs Festibala: etapa 1
- Giro dell'Emilia Internazionale Donne Elite
2021
- Emakumezkoen Lieja-Bastogne-Lieja
- La Course by Le Tour de France
- 3. Emakumezkoen Italiako Giroan
- The Women's Tour, eta etapa 1
2022
- Flèche brabançonne féminine
- Euskal Herriko Itzulia, Puntukako sailkapena eta 3 etapa
2023
- Amstel Gold Race
- 2. Euskal Herriko Itzulian, Mendiko sailkapena eta 2 etapa
2024
- Euskal Herriko Itzulia, Puntukako sailkapena , Mendiko sailkapena eta etapa 1
Taldeak
- Parkhotel Valkenburg (2019-2020)
- Team SD Worx (2021-)
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Knöfler, Lukas. (2021-04-25). «Demi Vollering beats Annemiek van Vleuten to Liege-Bastogne-Liege Femmes title» Cycling News (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
Kanpo estekak
- Datuak: Q54436538
- Multimedia: Demi Vollering / Q54436538