Cristoforo Munari

Cristoforo Munari
Bizitza
JaiotzaReggio nell'Emilia, 1667ko uztailaren 21a
HeriotzaPisa, 1720ko ekainaren 3a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaizadi hila

Cristoforo Munari (Reggio Emilia, 1667ko uztailaren 21a – Pisa, 1720ko ekainaren 3a) margolari barroko berantiarra izan zen. Bere lanik ezagunenak izadi hilak dira.

Biografia

Hasieran Reggio Emilian ikasi zuen. Gero Modenako Dukea zen Rinaldo d'Esteren (1655-1737) babesa lortu zuen. 1703an Erromara joan zen eta, ondoren, Florentziara. Florentzian Cosme III.a Medicirentzat eta Francisco María Medici kardinalarentzat lan egin zuen. 1715ean Pisara joan zen; hiri horretan batez ere zaharberritze lanetan ibili zen.

Izadi hilak

Arestian esan bezala, izadi hilak Munariren lanik ezagunenak dira. Hasieran sukaldeko eszenak ziren baina poliki-poliki zailtzen joan ziren. Florentzian margolan horietan ohikoak bihurtu ziren kristalezko atalak, musika-tresnak eta portzelanazko gauzakiak. Margolan horien ezaugarriak hauek ziren: margo distiratsuak, gauzakiek¡n zehaztasun handiak, ondo amaitutako itxura... Neurri handi batean horietan herbeheretarren moduak antzematen dira.[1]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Bortolotti, Luca, La natura morta: storia, artista, opere, Milán, Giunti editore, 2003, ISBN 88-090-2330-7, 142 or.

Kanpo estekak

  • Biografia WGAn
  • Artcyclopedia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1081139
  • Commonscat Multimedia: Cristoforo Munari / Q1081139

  • Wd Datuak: Q1081139
  • Commonscat Multimedia: Cristoforo Munari / Q1081139