Clément Duhour

Clément Duhour

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDenis Clément Duhour
JaiotzaAngelu, 1911ko abenduaren 11
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNeuilly-sur-Seine, 1983ko urtarrilaren 3a (71 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Édouard Duhour
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, film-zuzendaria, atleta, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea eta producer (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinak Pisu jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Parte-hartzailea
  • athletics at the 1932 Summer Olympics – men's shot put (en) Itzuli
Pisua96 kilogramo
Altuera186 zentimetro
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0241082 Allocine: 30956 Allmovie: p88385
Musicbrainz: 61b93c33-cb60-4f30-bcaf-8086cd0fd8dd Edit the value on Wikidata

Clément Duhour (Angelu, 1912ko abenduaren 11 – Neuilly-sur-Seine, 1983ko urtarrilaren 3a), lapurtar antzezle eta abeslaria zen.[1]

Biografia

Clément Duhour okinaren semea zen. Édouard Duhour aktorearen anaia gaztea ere bazen.[2] Bere garaian oso handia zen (1,86 m. eta 96 kg.). Hamasei urterekin, lehendabizikoz Frantziako txapelketa nazionala irabazi zuen. Baionako institutu publikotik bota zuten "diziplinarik eza"gatik. Ondoren, aitak Parisa bidali zuen Félix Potinen janari-dendan saltzaile-mutil izateko. Hiru egun baino ez zuen iraun, denda utzi eta, Guy Lormont izenpean, Au Lapin Agile klub ospetsuan hasi zen lanean.[1] 1932an, Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non, entrenamendu handirik egin gabe, 45 metroko marka gainditu zuen.[1] Hurrengo urtean, Clément berriro Frantziako txapeldun koroatu zuten.

Alemaniar okupazio garaian, Duhourrek, Parisko 8. barrutiko Ponthieu kalean, bere kabaret, Le Cavalier izenekoa, ireki zuen.[1] Zinema-ibilbidea garai haietan ere hasi zen: Jean de Limurek zuzendutako L'Âge d'or filmean "Boris Ivanovitch"en pertsonaia antzezten. Hans von Luck alemaniar ofizialaren arabera, Duhourren kabareta bere Erresistentziako jardueren estalki bat besterik ez zen, alemaniarrekin azaleko errespetuzko irudia mantenduz baina erresistenteak ezkutatuz.[1] 1942an, Duhourrek Viviane Romance ezagutu eta hurrengo urtean ezkondu ziren. Elkarrekin Izarra Films ekoiztetxea sortu zuten.[1]

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Clément Duhour, Sacha Guitry ekoizlearen ohiko kolaboratzaile bihurtu zen. Horretarako CLM (Courts et Long Métrages) ekoiztetxea sortu zuten, izena Clément ("Clem") bere lehen izenaren quasi-akronimoa delarik.[1] Elkarte hau emankorra izan zen eta 1950eko hamarkadan zenbait kultuzko film ekoiztu zituzten: Si Versailles m'était conté... (1954), Si Paris nous était conté (1956), Assassins et Voleurs (1957) eta Les trois font la paire (1957).[1] 1958an Clément Duhunek Sacha Guitry omendu zuen, La Vie à deux hilondoko filma zuzenduz eta ekoiztuz.

Si Versailles m'était conté hain arrakastatsua izan zen ezen Versaillesko jauregia zaharberritzeko dohaintza handi bat ere egin zuen.[3]. 1983ko urtarrilaren 3an hil zen, Neuillyn. 71 urte zituen.

Filmografia

Aktorea

  • 1941 : L'Âge d'or
  • 1942 : Dernier Atout
  • 1945 : La Route du bagne
  • 1946 : La Colère des dieux
  • 1946 : La Maison sous la mer
  • 1947 : Gli Uomini sono nemici
  • 1951 : Passion
  • 1951 : Paris chante toujours
  • 1952 : Promenades à Paris
  • 1953 : Saluti e baci
  • 1953 : Embarquement pour le ciel - film laburra -
  • 1953 : Le Chemin de l'étoile - film laburra -
  • 1953 : La Montagne du bout du monde - film laburra -
  • 1953 : Histoires de bicyclettes - film laburra -
  • 1954 : Si Versailles m'était conté...
  • 1955 : Napoléon
  • 1955 : Si Paris nous était conté
  • 1957 : Assassins et Voleurs
  • 1957 : Les trois font la paire
  • 1957 : Le Naïf aux quarante enfants
  • 1959 : Vous n'avez rien à déclarer ?
  • 1960 : Candide ou l'Optimisme au XXe siècle

Zuzendaria

  • 1958 : La Vie à deux
  • 1959 : Vous n'avez rien à déclarer ?

Ekoizlea

  • 1956 : Le Pays d'où je viens

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h (Frantsesez) Legeard, Emmanuel. (1999-12-11). «L’Enigmatique Monsieur Duhour, Un Paradoxe français» Sorbotron.
  2. Édouard Duhour. sports-reference.com
  3. Durieux, Paulette. (1970-8-22tik 28ra). «Clément Duhour a vendu son château pour sauver Versailles» Télé 7 Jours (539): 18-19..
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2980609
  • Commonscat Multimedia: Clément Duhour / Q2980609

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 17485859
  • ISNI: 0000000009260491
  • BNF: 14659288r (data)
  • LCCN: no2005112337
  • SNAC: w6t1604p
  • SUDOC: 085204161
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 45629
  • Wd Datuak: Q2980609
  • Commonscat Multimedia: Clément Duhour / Q2980609