Camilla Pang

Camilla Pang
Bizitza
Jaiotza1992 (31/32 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College Doktoretza
Wycliffe College (en) Itzuli
Bristolgo Unibertsitatea
(2010 - 2013) Zientziatan graduatua : biokimika
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, bioinformatikaria, zientzia idazlea, idazlea eta akademikoa
Jasotako sariak
ikusi
  • Royal Society Science Books Prize  (2020)

camillapang.com
Twitter: millzymai LinkedIn: camilla-pang-8b177b69 Edit the value on Wikidata

Camilla Sih Mai Pang (1992ko otsaila) britainiar biologo, idazle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.

Bizitza

Pangen esanetan, ez zen haur tipikoa eta bere lehen adiskidetasunak egin zituen programazioa ikasten ari zela[1]. Zortzi urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten, eta amari galdetu zion ea ote zegoen bizitzarako argibide-eskulibururik[2][3].

Hogeita sei urte zituela, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatu zioten[4].

Bristolgo Unibertsitatean ikasi zuen eta biokimikan espezializatu zen. Londresko University College doktoretza lortu zuen. Ondoren, farmazia-konpainia batean sartu zen ikertzaile gisa[5].

2020an, lehen liburua argitaratu zuen, Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships izenekoa[6].

Ikerketa zientifikoekin batera, Pangek gazteak zientziak ikastera bultzatu nahi ditu[7]. Bere neurotipoari buruz modu irekian hitz egin du eta autismoaren inguruko kanpaina egin zuen emakume gazteen artean[8][9].

Sariak

  • 2020: Zientzia Liburuetarako Winton saria (Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships liburuagatik)[6]

Lanak

Artikuluak

  • Landscape of activating cancer mutations in FGFR kinases and their differential responses to inhibitors in clinical use (beste hainbat egilerekin batera, 2016)
  • A CATH domain functional family based approach to identify putative cancer driver genes and driver mutations (beste hainbat egilerekin batera, 2019)
  • SARS-CoV-2 spike protein predicted to form complexes with host receptor protein orthologues from a broad range of mammals (beste hainbat egilerekin batera, 2020)[10]

Liburuak

  • Explaining Humans: What Science Can Teach Us about Life, Love and Relationships (2020)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hewitson, Jessie. «Explaining Humans by Camilla Pang review — ‘a stranger in my own species’» The Times 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  2. (Ingelesez) Commons, Jess. «How My Autism Helped Me Understand The Human Brain» Refinery29 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  3. (Ingelesez) «Camilla Pang, PhD» The Artists of Data Science (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  4. (Ingelesez) Arthur, Amy. «Camilla Pang on how science guides her life» BBC Science Focus 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  5. (Ingelesez) «Dr Camilla Pang» Lightyear Foundation (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  6. a b (Ingelesez) Flood, Alison. «Neurodivergent author Camilla Pang’s Explaining Humans wins Royal Society prize» The Guardian 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  7. (Ingelesez) «Dr Camilla Pang» Peters Fraser and Dunlop (PFD) Literary Agents (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  8. (Ingelesez) «Stories from the Spectrum: Camilla Pang» National Autistic Society (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  9. (Ingelesez) Mason, Luke Robert. «Explaining Humans w/ Dr. Camilla Pang» Futures Podcast (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  10. (Ingelesez) «Camilla Pang» Europe PMC (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q95607073
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 1442159233967103370403
  • ISNI: 0000000472319731
  • LCCN: n2020037247
  • SUDOC: 24862833X
  • ORCID: 0000-0002-0305-3453
  • BIBSYS: 1606126540726
  • Open Library: OL8284579A
  • Wd Datuak: Q95607073