Camélia Jordana
Camélia Jordana | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Toulon, 1992ko irailaren 15a (31 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,63 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Camélia Jordana |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | agnostizismoa |
cameliajordana.fr | |
|
Camélia Jordana Aliouane (Toulon, 1992ko irailaren 15a - ) frantziar abeslari eta aktorea da, emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria irabazitakoa.
Biografia
Toulon hirian aljeriar inmigranteen familia batean jaio zen Jordana. Aita Kabiliako berberea zuen eta ama orandarra. Toulon alboko La Londe-les-Maures herrian hazi zen ahizpa zaharrarekin eta neba gaztearekin[1].
16 urte zituela Nouvelle Star telebistako abesti lehiaketara aurkeztu zen Louis Armstrong-en What a wonderful world abestiarekin[2] eta hirugarren postua eskuratu zuen[3]. Sony Music diskoetxearekin bere izena daraman diskoa argitaratu zuen 2010eko martxoaren 29an. Aurreneko astean 10.169 kopia saldu zituen eta Frantziako zerrendetan 9. postuan kokatu zen[4]. Gerora 7. posturaino iristi zen. Non Non Non (Écouter Barbara) singlea hirugarren postura iritsi zen Frantzian eta Belgikan[5].
Bigarren diskoa Dans la peau izan zen (2014) eta hirugarrena LOST (2018). 2021. urtean laugarren diskoa aterako du, Facile x Fragile.
2013an hasi zen aktore lanetan eta Le Brio filmearekin Emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria irabazi zuen 2017an[6]. 2019an Sœurs d'armes ("arma ahizpak") filmean emakumezko soldadu kurdoaren papera antzeztu zuen[7].
Diskografia
Urtea | Albuma | Chart | ||
---|---|---|---|---|
Frantzia | Belgika | Suitza | ||
2010 | Camélia Jordana | 7 | 12 | 36 |
2014 | Dans la peau | 15 | 29 | 70 |
2018 | LOST | 133 | — | — |
2021 | Facile x Fragile | — | — | — |
Filmografia
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2013 | The Stroller Strategy | Mélanie | |
Ta main | Natasha | Laburmetraia | |
Les mauvaises têtes | Fanny | Telefilmea | |
2014 | Bird People | Leila | |
2015 | All Three of Us | Maryam | |
I'm All Yours | Kenza | ||
L'heureuse élue | Djemila | Laburmetraia | |
The Last Panthers | Samira | Telebistako miniseriea | |
2016 | La fine équipe | Salima | |
2017 | Some Like It Veiled | Leila | |
Le Brio | Neïla Salah | Emakumezko errebelazio aktore onenaren César Saria Lumières Sarietarako izendatua emakumezko errebelazio aktore onenaren saritarako | |
2018 | Chacun pour tous | Julia | |
2019 | Curiosa | Zohra Ben Brahim | |
Sœurs d'armes | Kenza | ||
2020 | La Nuit venue | Naomie | |
Parents d'élèves | Nora Portel | ||
Les Choses qu'on dit, les choses qu'on fait | Daphné |
Erreferentziak
- ↑ «Camélia Jordana: nouvel album» web.archive.org 2011-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ Néo, Radio. «Radio Néo - Playlist» Radio Néo (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Frantsesez) Closermag.fr. (2016-09-15). «Qu'est devenue Camélia Jordana, 6 ans après son passage d... - Closer» www.closermag.fr (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Frantsesez) «Disques : Maé en tête, Camelia surprend, Alizée déçoit - Puremedias» ozap.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Frantsesez) leblogtvnews.com. «Ventes de CD : un Top 10 pour l'album de Camélia Jordana.» Leblogtvnews (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Una razón brillante (2017). (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) Sisters in Arms, Feature Film, 2018-2019 | Crew United. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Kanpo estekak
- Datuak: Q467957
- Multimedia: Camélia Jordana / Q467957