Cadagua

Cadagua
Datu orokorrak
Garaiera1 m
Motaibai eta ur-laster
Luzera70 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°05′35″N 3°23′30″W / 43.092947°N 3.391657°W / 43.092947; -3.391657
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Elgera erreka
    Ordunte ibaia
    Itzalde
    Artziniega
    Azordoiaga ibaia
    Herrerías
    Ayega
Arroaren azalera600 km²
Arro hidrografikoaCadaguako arroa
Bokalea
()
Bilboko itsasadarra eta Ibaizabal

Cadagua[1] (maiz, Kadagua) Bizkaiko mendebaldeko eta Burgosko probintziako ipar-ekialdeko ibai bat da. Magdalena mendilerroan sortzen da, Burgosko probintziako Mena Harana udalerrian, eta hortik Enkarterri eskualdean barrena dario.[2] Balmaseda, Zalla, Gueñes eta Alonsotegi udalerriak zeharkatu ondoren, Ibaizabalen amaitzen da, Burtzeña (Barakaldo) eta Zorrotza (Bilbo) auzoen artean. Cadagua ibaia berez Barakaldo eta Bilboko udalerrien arteko muga delarik. Ibaiaren azkenengo zatiak, itsasoaren eragina jaso eta Ezker Ibai izena hartzen du, Zorrotzetik Kastrexanaraino.

Etiomologia

Cadagua ibaiak bere izena jatorria duen Mena haraneko auzoaren izenetik hartu du eta gaur egun ibaia auzoa baino ezagunagoa eta “toponimo nagusiagoa” da.[1] Toponimoa ur-mutur esan nahi du.[3] Gaztelaniaz Salcedo edo Salcedón ere zioten.[1]

Ibaiadarrak

Cadaguaren ibaiadar garrantzitsuenak honako hauek dira: Ordunte, Ordunteko urtegia urez hornitzen duena, soberakina Cadaguara isurtzen duena, eta Herrerías Gordexolan.[4] Hala ere, "Cadaguako Haranaren" inguruko mendietan sortzen diren beste ibai eta erreka txiki batzuek ere elikatzen dute Cadagua: Ayegak, Artziniegak, Itzaldek, Ibaizabalek, Artxolak, Otxaran errekak, Ganekogorta errekak, Elgera errekak, Nocedal errekak, Azordoiagak, etab.[4]

Zubiak

Ibaia gainditzea ahalbidetzen duten zubietako batzuk interes historiko edo monumentalagatik nabarmentzen dira:

  • Muza zubia edo Balmasedako zubi zaharra, XIII. mendeko zubi erromanikoa,[5] hiribilduaren armarrian dago, eta kultura intereseko ondasun izendatuta dago.
  • Deabruaren edo Kastrexanako zubia, XIV. edo XV. mendekoa, Barakaldoko Zubileta eta Bilboko Kastrexana auzoak lotzen ditu.[6] 1836an, Lehen Karlistaldian, bere inguruan borroka gogorra izan zen.
  • Bokaletik gertu, Barakaldoko Burtzeña auzoaren eta Bilboko Zorrotza auzoaren artean, hainbat zubi eraiki ziren XIX. mendean. 1823an, Antonio Goikoetxea arkitektoak egindako lehen zubi eseki kateduna eraiki zuen bertan. 1869an hondoratu zen, ibaiak gainezka egin zuelako, eta zazpi urte geroago, Adolfo Ibarretak proiektatutako Bizkaian egindako lehenengo metalezko zubiak ordezkatu zuen, Gerra Zibilean zehar lehertu zutena.
  • Handik gertu, XIX. mendearen amaieran, Bilbo-Portugalete trenbidearen biaduktua eraiki zuten, Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia izenekoa, hura diseinatu zuen ingeniariak (eta trenbidearen jabekideak). Linea 1888an jarri zuten martxan, eta zubia oraindik zutik dago.[7]

Ibaiaren kutsadura

2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak araututakoa baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kuprea, zianuroa eta merkurioa.[8]

Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.

Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako.[9][10][11]

Argazki galeria

  • Cadagua ibaia Balmasedan
    Cadagua ibaia Balmasedan
  • Cadagua Alonsotegin
    Cadagua Alonsotegin
  • Cadagua eta Deabruaren zubia Kastrexanan
    Cadagua eta Deabruaren zubia Kastrexanan
  • Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia.
    Pablo Alzola jaunaren burdinazko zubia.

Erreferentziak

  1. a b c Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. (Gaztelaniaz) Madoz, Pascual. (1846). Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar. V Madril, 110 or..
  3. Mitxelena, Koldo. (1977). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
  4. a b (Gaztelaniaz) usuarios.lycos.es/rioseneuskadi. kadagua_cuenca.jpg. .
  5. Aristondo, Amaia Igartua. (2023-08-31). «Balmasedako Zubi Zaharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  6. Bilboko portua. Bilboko Portuaren Agintaritza.
  7. Olabuenaga, Mitxel. (2010-7-6). Infraestructuras (Puentes). ezagutubarakaldo.net.
  8. Txus Díez: «Seis ríos vascos presentan niveles de contaminación superiores a las exigencias de la Unión Europea»,[Betiko hautsitako esteka] Diario de Noticias de Álava, 2009-02-09.
  9. Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2006: ni un ladrillo más».[Betiko hautsitako esteka]
  10. Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2007: metástasis costera».[Betiko hautsitako esteka]
  11. Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2008: hipoteca costera».[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1025074
  • Commonscat Multimedia: Cadagua River / Q1025074

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 26144647638192521761
  • Wd Datuak: Q1025074
  • Commonscat Multimedia: Cadagua River / Q1025074
  • i
  • e
  • a
Nerbioi-Ibaizabal sistema
Ibaizabal
Arratia (Indusi (Oba)) • ArrazolaArria errekaAsua (Antontxune • Basobaltza • Kantarazarra • Untza • Preguntegi) • Galindo (Ballonti (Capetillo) • Castaños (Akirtza • Granada) • Gobela (Bolue • Eguskitza • GenabarriLemosas • Martiartu • Saitu • Udondo) • Cadagua (Azordoiaga • Ordunte) • Larrabetzu • Larrea • Maguma • MañariaOromiño • Zaldu • Zumelegi
Nerbioi
Altube (AltubeArnauri) • LarrunbeZeberio (Altxaga • Bartzuten • Egia • Elorribieta • Gesala • Goroxitu • Ibarrondo • Mea • Larra • Ostola • Solatxi • Udiarraga)
Itsasadarra
Oharra: Ibaiadarrak parentesi artean