Cámbiame
Cámbiame | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Izenburua | Cámbiame | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia | |||
Atalak | 672 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | makeover reality television series (en) | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Antzezlea(k) | ||||
Cristina Rodríguez (en) Natalia Ferviú (en) Pelayo Díaz Zapico (en) [[Kategoria:Cristina Rodríguez (en) antzeztutako lanak]] [[Kategoria:Natalia Ferviú (en) antzeztutako lanak]] [[Kategoria:Pelayo Díaz Zapico (en) antzeztutako lanak]] | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | La Fábrica de la Tele (en) [[Kategoria:La Fábrica de la Tele (en) ekoitzitako lanak]] | |||
Aurkezlea | Carlota Corredera eta Marta Torné | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | Telecinco | |||
Hasiera-data | 2015eko ekainaren 15a | |||
Amaiera-data | 2018ko apirilaren 13a | |||
kronologia | ||||
|
Cámbiame telebista-saio bat da, eta bertara joaten diren pertsonen itxura aldatzea da programaren helburua.[1] Saioa, Carlota Correderak aurkeztua, La Fábrica de la Tele produkzio etxeak ekoizten du eta Telecinco katean emititzen da astelehenetik ostiralera 14:20tik 15:05era. 2015eko ekainaren 15an estreinatu zen, eta lehen emanaldiak 1.636.000 ikusle eta 13,8%ko ikusle-kuota bildu zuen.
Historia
Divinity katean emititzen diren makeover generoko Estatu Batuetako saioen arrakasta ikusita, Mediaset España enpresak horrelako estiloko programa bat sortzea erabaki zuen 2015 urtearen hasieran. Ideiari eutsiz, otsailean telebista-saioaren lehen atala grabatu zuen La Fábrica de la Tele produkzio etxeak.[2]
Hurrengo hilabeteetan ez zen programa honen inguruko berri nabarmenik izan, baina bertan parte hartzeko promozioak eta iragarkiak egin ziren Sálvame saioan. Apirilean entretenimendu-programa onena bezala izendatu zuen MIP TV-k.[3] Beranduago, maiatzean, Cámbiame saioko aurkezlea Marta Torné izango zela iragarri zen, eta Cristina Rodríguez, Pelayo Díaz eta Natalia Ferviú estilistak.[4]
Telecinco eta Divinity kateak aldi berean estreinatu zuten telebista-saioa, 2015eko ekainaren 15ean, 14:20an. Hortik aurrera, egunero emititzen da programa, astelehenetik ostiralera.[5] 2016ko abenduaren 9an Marta Torné aurkezleak Cámbiame utzi zuela iragarri zen, eta, honen ordez, 2017ko urtarrilaren 9tik aurrera, Carlota Correderak aurkezten du saioa.[6]
Taldea
Aurkezleak
- Marta Torné (Saioak: 1 - 374)
- Carlota Corredera (Saioak: 375 - 672)
Estilistak
Estilista | Informazioa | Saioak |
---|---|---|
Cristina Rodríguez | Zineko, antzerkiko eta telebistako jantzitegiaren arduraduna | (1 - 477; 508 - 672) |
Pelayo Díaz | Blogaria, argazkilaria eta moda disenatzailea | (1 - 619; 645 - 672) |
Natalia Ferviú | Modako editorea, DJ-a eta it-girla | (1 - 622) |
Juan Avellaneda | Diseinatzailea | (478 - 507; 625 - 672) |
Paloma González Durántez | Estilista | (620 - 672) |
Manuel Zamorano | Ile-apaintzailea eta makillatzailea | (660 - 661) |
Programak
Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Aurkezlea | |
---|---|---|---|---|---|
1 | 294 | 2016ko ekainaren 15a | 2016ko irailaren 2a | Marta Torné | |
2 | 233 | 2016ko irailaren 5a | 2017ko irailaren 1a | Marta Torné - Carlota Corredera | |
3 | 92 | 2017ko irailaren 4a | 2018ko urtarrilaren 26a | Carlota Corredera | |
4 | 53 | 2018ko urtarrilaren 29a | 2018ko apirilaren 13a | Carlota Corredera | |
Guztira | 672 | 2015 | 2018 | Marta Torné - Carlota Corredera |
Erreferentziak
- ↑ 'Cámbiame' saioaren fitxa, FormulaTV web orrialdean (Gaztelaniaz)
- ↑ Mediaset enpresak 'Cámbiame' saioa sortzea onartzen du (Gaztelaniaz)
- ↑ 2015eko telebista-saiorik berrienak (Gaztelaniaz)
- ↑ Marta Torné izango da 'Cámbiame' saioko aurkezlea (Gaztelaniaz)
- ↑ Telecinco kateak 'Cámbiame' estreinatuko du ekainaren 15ean (Gaztelaniaz)
- ↑ Marta Tornék 'Cámbiame' utzi du, eta honen ordez Carlota Correderak aurkeztuko du saioa (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
- Cámbiame saioaren webgunea
- La Fábrica de la Tele produkzio-etxearen webgunea
- Cámbiame saioaren Twitter kontu ofiziala
- Cámbiame Saioaren Facebook kontu ofiziala
- Datuak: Q20113474