Bedaio

Bedaio
 Euskal Herria
Bedaioren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°N 2°W / 43°N 2°W / 43; -2
Garaiera586 metro
Demografia
Biztanleria97 (2023: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Bedaio, Balerdi (Aralar) mendiaren magalean dagoen Gipuzkoako herri txiki bat da. Tolosako udalerriaren hego-ekialdean dago, herrigunetik 27.km-tara, Leitzaldeko mugan (Nafarroa).

XVI. mendea arte Berastegiren barruan egon zen. Gaur egun, administratiboki Tolosako auzoa da. Hezkuntza Sailak Amezketako eskolara bideratzen ditu bedaiotarrak; eta Osasun Sailak, Alegiako osasun zentrora.

Herriak 95 biztanle zituen 2017an.

Geografia

Mugakideak

Iparraldean Lizartza, Altzo eta Alegia, ekialdean Gaztelu eta Araitz (Nafarroa), mendebaldean Amezketa eta hegoaldean Amezketa eta Araitz.

Ingurune naturala

Aralarko Malloak herriaren goiko aldean daude, horra gora igotzeko abiapuntua izanik herria. Bestela, Oriaren ibaiadarra den Bedaio erreka bertatik pasatzen da.

Kultura

Festak

  • Herriko jaiak: irailaren 8an. Egun hartan, ingurutxoa dantzatu ohi da. Arratsaldeko zazpietan egin ohi dute, eta Amezketako Ugarte auzoko ingurutxoaren oso antzekoa da. Maiordomoek gidatzen dute dantza, eta haien atzetik hamar bikote inguruk jarduten dute.
  • Harri Jaia: Axintxio egunaren zortziurrenean ospatzen da.


Euskara

Bedaioko Karlos Beloki[1] (Ahotsak[2] proiekturako)

Bedaion Tolosaldeko euskara egiten da, erdialdeko euskalkiaren aldaera.

Tolosako himnoa

Tolosako udalak urteetan baztertuta eduki ditu bere landa auzoak, baina himnoa egiterakoan Bedaioz gogoratu ziren.

Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!
Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!

Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.

Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
iñaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.

Ondarea

Natibitate eliza eta Gurbil-txikia, Gurbil-aundia, Zumisketa, Zugasti-barrena, Larrañeta, Jazkue-bekoa, Jazkue-goikoa eta Bedayo-Bidarte baserriak aipatzekoak dira.

Bedaiotar ospetsuak

Erreferentziak

  1. «Bedaio, bi nagusirena - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  • Bedaiotik mundura!!!
  • Bedaio ezagutzen al duzu? Orain dezu aukera!!!
  • Bedaioko wikia, kontu kontari.
  • (Gaztelaniaz) Bedaioko giza sarea, herria eta diaspora batzen!!!
  • Auñamendi entziklopedian.


Tolosako auzoak

Aldaba • AmarotzAuzotxikia • Bedaio • Montezkue • San Blas • San Esteban • Santa Luzi • Urkizu • Usabal