Batata errea

Batata errea
patata platera
Osagaiakbatata
Historia
JatorriaTxinako Herri Errepublika

Batata errea Ekialdeko Asiako neguko kale-janari ezaguna da.

Txina

Txinan kolore horia duten batatak burdinazko erretilu handietan erretzen dira eta neguan zehar kalean saltzen dira[1]. Kǎo-báishǔ txinera tradizionalez: 烤白薯 deitzen dira Txinako Herri Errepublikan eta kǎo-dìguā Taiwanen. Batataren izena aldakorra da eskualde eta estatuetan zehar txineraz.

Korea

Korean gun-goguma (koreeraz: 군고구마) izena ematen zaio eta janari herritarra da bai Ipar zein Hego Korean[2][3]. Udazkenaren bukaeratik saltzen dira kalean, ushanka bat jantzita daramaten sailtzaileen aldetik, txano berezi bat. Batata mota asko dauden arren, Korean hobak-goguma barietatea da gehien atsegin dutena[4].

Hego Korean batata erreak lehortzen dituzte, gun-goguma-mallaengia (군고구마 말랭이) egiteko[5], edo izozkia egiteko (아이스 군고구마). Izozkia udan jateko ohitura dago gaur egun[6].

Japonia

Japonian yaki-imo izena ematen zaio (japonieraz: 焼き芋) eta kamioietan saltzen dira neguan zehar[7].

Argazki galeria

  • Txinako batata errea
    Txinako batata errea
  • gun-goguma erretzeko danbolina, Korean.
    gun-goguma erretzeko danbolina, Korean.
  • goguma erretzen
    goguma erretzen
  • yaki-imo saltzialea Naran, Japonia
    yaki-imo saltzialea Naran, Japonia
  • Kale-saltzaile bat Hong Kongen
    Kale-saltzaile bat Hong Kongen
  • gun-goguma-mallaengi, lehortutako batata errea, snack moduan jateko.
    gun-goguma-mallaengi, lehortutako batata errea, snack moduan jateko.

Erreferentziak

  1. «Let’s Talk Food: Is there a difference between sweet potatoes and yams?» Hawaii Tribune-Herald (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  2. (Ingelesez) «10 Korean Winter Street Foods To Bear The Cold For | 10 Magazine Korea» 10 Magazine Korea 2016-11-28 (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  3. (Ingelesez) «North Korea food shortage worst in years, despite farms - USATODAY.com» USATODAY.COM (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  4. Shin, Mi-Young; Lee, Won-Young. «Physical Properties and Preference of a Steamed Sweet Potato Slab after Mild Hot Air Drying» Korean journal of food and cookery science 27 (2): 73–81.  doi:10.9724/kfcs.2011.27.2.073..
  5. Txantiloi:Ko-KR «작년엔 바나나 열풍, 올해는 고구마 바람» 중앙일보 2017-02-01 (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  6. (Koreeraz) 겨울 별미 군고구마? 여름 간식 급부상 - 한국농어민신문. 2015-07-10 (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  7. (Ingelesez) Lyon, Peter. «These Japanese Hot Potato Trucks Are Delicious But Could Be Deadly» Forbes (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q711053
  • Commonscat Multimedia: Roasted sweet potatoes / Q711053

  • Wd Datuak: Q711053
  • Commonscat Multimedia: Roasted sweet potatoes / Q711053