Baltasar Etxabe Orio

Artikulu hau aitari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baltasar Etxabe».
Baltasar Etxabe Orio

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaZumaia, 1558
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMexiko, 1623 (64/65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta idazlea

Baltasar Etxabe Orio (Oikia, Zumaia, 1548 – Mexiko, 1619 edo 1623) gipuzkoar margolaria izan zen. Zaharra deitua, bere semearengandik bereizteko. Nueva España edo Mexikora jo zuen 1573. urtean. Mexikoko pintura-eskola espainiarra sortu eta bultzatu zuen; haren garaiko pintore espainiar handienen artekotzat jo zuten askok, Juan de Juanes, Alonso Cano, Zurbarán eta Murillorekin batera. Florentziako Errenazimentuko kutsua nabari zaio Echaveren obrari. Pintura erlijioso bikainak utzi zituen Mexikon: La Oración en el Huerto (1608), Adoración de los Reyes, Santiago de Tlatelolco elizako erretaulako irudiak, eta beste hainbat pintura.

Pintore izateaz gainera, legegizon eta idazlea izan zen. 1607. urtean Discursos de la Antigüedad de la lengua cántabra Bascongada, euskararen aldeko apologia-lana eman zuen argitara.

  • Erregeen Agurtzanea
    Erregeen Agurtzanea
  • Baratzaren otoitza
    Baratzaren otoitza
  • San Apronianoren martirioa
    San Apronianoren martirioa
  • San Pontzianoren martirioa
    San Pontzianoren martirioa
  • La Porciúncula
    La Porciúncula
  • Andre baten erretratua
    Andre baten erretratua

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4852622
  • Commonscat Multimedia: Baltasar de Echave / Q4852622

  • Wd Datuak: Q4852622
  • Commonscat Multimedia: Baltasar de Echave / Q4852622