Aurelio Galfetti

Aurelio Galfetti

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaLugano, 1936ko apirilaren 2a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBellinzona, 2021eko abenduaren 5a (85 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Luisangela Galfetti
    Xavier Valls (en) Itzuli
Familia
ikusi
  • Manuel Valls (iloba)
Hezkuntza
HeziketaETH Zürich
Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Lugano
Bedano
Bellinzona
Mendrisio
Geneva
Zürich eta Padua
Enplegatzailea(k)Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) Itzuli
École Nationale Supérieure d'Architecture de Paris-Belleville (en) Itzuli
KidetzaAssociation of German Architects (en) Itzuli

Aurelio Galfetti (Lugano, 1936ko apirilaren 2a - Bellinzona, 2021eko abenduaren 5a) suitzar arkitektoa izan zen.

Arkitekturako ikasketak egin zituen, eta 1954. urtean lortu zuen doktoregoa, bere sorterriko Liceo Cantonalen. 1956an arkitekturako praktikak egiten hasi zen T. Carloni arkitektoaren estudioan, harik eta 1960. urtean bere estudioa zabaldu zuen arte. Hurrengo urteetan (1962-1974) F. Ruchart eta Trümpy arkitektoekin lan egin zuen, 1970-1974 bitartean L. Vacchinirekin, eta 1970-1978 artean, berriz, M. Botta, R. Tami eta L. Snozzirekin. 1976an beste estudio bat zabaldu zuen Bellinzonan. Federazione degli Architetti Svizzeri eta Bund Deutscher Architekten elkargoetako kide egin zuten urte hartan bertan. 1980 eta 1988 bitarteko urteetan nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu zuen: Parisko lehiaketan, bertako Operaren egoitza berriaren proiektuarekin (1983), Salzburgokoan, Vienakoan, Milangoan, Regensburgekoan, Marseillakoan eta Montpellierrekoan. Hitzaldiak eman zituen Europako hainbat hiritan (Milan, Paris, Munich, Darmstadt, Bartzelona, Zurich, Lausana, Genoa&) eta ospe handia lortu zuen hizlari gisa. Bere arkitektura-lanetan aipagarriak dira Riva San Vitalen egindako eskola bat (1962-1965) eta etxe bat (1965-1966); Bellinzonako igerilekua (1967-1970); etxebizitzen eraikina, Biascan (1971). Berrikuntza proiektu ugari ere egin zituen: etxe pribatu bat, Bedanon (1963); Santa Croce eliza, Riva San Vitalen (1972-1975); Santa Maria eliza, Maggian (1976-1977); Prato Leventinako hilerria, kapera, santutegia (1978-1982), etab.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q117481
  • Commonscat Multimedia: Aurelio Galfetti / Q117481

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 110813982
  • ISNI: 0000000109350347
  • BNF: 131713488 (data)
  • CANTIC: a11279011
  • GND: 11886209X
  • LCCN: n89659725
  • NKC: xx0147273
  • CiNii: DA04061583
  • SUDOC: 069659133
  • ULAN: 500023610
  • BIBSYS: 90542016
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02295/eu_g_0418/g0418
  • Wd Datuak: Q117481
  • Commonscat Multimedia: Aurelio Galfetti / Q117481