Armando Palacio Valdés

Armando Palacio Valdés

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArmando Francisco Bonifacio Palacio y Rodríguez Valdés
JaiotzaEntrialgo (en) Itzuli, 1853ko urriaren 4a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMadril, 1938ko urtarrilaren 29a (84 urte)
Hobiratze lekuaCementerio Municipal de La Carriona (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Atanasio Palacio Valdés (en) Itzuli
    Leopoldo Palacio Valdés (en) Itzuli
Familia
ikusi
  • Eduardo Palacio-Valdés (en) Itzuli (iloba)
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria eta eleberrigilea
KidetzaReal Academia Española
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Armando Palacio Valdés
Genero artistikoaeleberria

Armando Palacio Valdés (Entralgo, Asturias, Espainia, 1853ko urriaren 4a - Madril, Espainia, 1938ko urtarrilaren 29a) espainiar idazlea izan zen.

Biografia

Haurtzaroa Avilesen igaro ondoren, Oviedora joan zen batxilergoa ikastera. 1870ean Madrila joan zen zuzenbideko ikasketak egitera. Revista europea aldizkariko lankide lehenbizi eta gero zuzendaria izan zen.

1881. urtean, Clarín idazlearen laguntzaz idatzitako artikulu bilduma bat argitaratu zuen, La literatura de 1881 izenekoa; handik aurrera eleberriak egiten jardun zuen soilik.

Gaztaroan errepublika zalea izan bazen ere, kontserbadore egin zen pixkanaka, eta ideologia hori nabari da haren eleberrietan. 1885. urtean ezkondu eta handik bi urtera emaztea hil zitzaion; gertaera horrek eragin handia izan zuen bere obretan: Riverita (1886), Maximina (1887). 1896-1899 bitartean Los majos de Cádiz (Cadizko majoak) eta La alegría del capitán Ribot (Ribot kapitainaren poza) idatzi zituen eta bigarrenez ezkondu zen.

Garai horretan ideologia-aldaketa handia izan zuen Palacio Valdések, eta morala eta kristautasunaren alde egin zuen. Azken garai horretako obra nagusiak dira, besteak beste, La aldea perdida (1903, Herrixka galdua) eta Sinfonía pastoral (1931, Artzain sinfonia).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q645141
  • Commonscat Multimedia: Armando Palacio Valdés / Q645141

  • Wd Datuak: Q645141
  • Commonscat Multimedia: Armando Palacio Valdés / Q645141