Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Antsietate-nahasmendua edo antsietatezko neurosia sintoma nagusia antsietatea edo larritasuna duten nahasmendu neurotikoetako bakoitza da; sarritan, bestelako depresio-sintomak eta loaren alterazioak ere azal daitezke. Talde orokor horren barruan sartzen dira fobiak edo izuak eragindako nahasmenduak eta antsietate-nahasmendu orokortua. Kanpoan geratzen dira, nahasmendu obsesibo-konpultsiboak, estres-egoeren ondorio diren nahasmenduak, disoziaziozkoak eta somatoformeak eta neurastenia.[1]