Antón Larrauri

Antón Larrauri
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1932ko apirilaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2000ko abenduaren 21a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
IMDB: nm0488568 Edit the value on Wikidata

Antón Larrauri Riego (Bilbo, Bizkaia, 1932ko apirilaren 30a - ib., 2000ko abenduaren 21a) bizkaitar musikagilea izan zen.

Biografia

70eko hamarkadan musikagintzan erabat murgildu zenetik hil zen arte, ehun bat obra sortu zituen, genero ugari landuz, hala nola ganbera-musika, orkestra handietarako lanak eta abesbatzarakoak, euskal musika tradizionalean oinarritutako lanak eta azken joeretan koka litezkeen obrak uztartuz.

Aurreko urteetako lanarekin jarraituz, eta beste lan askoren artean, Europako Musikaren Urtea ospatzeko agindu zioten Oración al cosmos 20 ahots mistotarako egindako obra estreinatu zuen 1985ean eta Euskadiko Orkestrak estreinatu zuen Laiñoa orkestra eta sopranorako obra sortu zuen 1992an.

1997an, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hala eskatuta, Bestelako gudariak obra estreinatu zuen.

Zinemarako musika ere landu zuen. Azken urteetan lankidetza estua izan zuen Euskadiko eta Bilboko Orkestra Sinfonikoekin. Hil zenean, amaitu gabe utzi zuen bere lana: une hartan orkestra handi baterako obra sinfonikoa idazten ari zen, Antón Larrauriren hitzetan, bere biziko lanik garrantzitsuena izango zena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253710
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 25022348
  • ISNI: 0000000059479715
  • BNE: XX842584
  • BNF: 16700266p (data)
  • GND: 1089517637
  • LCCN: n92075567
  • Tabakalera ID: 58870
  • SUDOC: 194094707
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 86205
  • Lur: 03725/eu_l_0687/l0687
  • Wd Datuak: Q12253710