Angel Armendariz

Angel Armendariz
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1954 (69/70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa
Enplegatzailea(k)Kantabriako Unibertsitatea

Angel Armendariz Gutierrez (Donostia, 1954)[1] donostiar arkeologoa da, historiaurrean doktorea eta Kantabriako Unibertsitateko Filosofia eta Letren fakultatean irakasle izandakoa.

Jarduera akademikoa eta profesionala

Historiaurrean eta Arkeologian lizentziatua eta Historiaurrean doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatean dotoretze titulua irabazi zuen 1992. urtean "Las cuevas sepulcrales del País Vasco" tesiarekin[2]. Bere zuzendaria Ignacio Barandiarán Maestu izan zen. 1999ko abendutik, Kantabriako Unibertsitateko Historiaurreko irakasle titularra izan zen. 1985ean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko departamentukoa zen. 1990-1993an indusketatan parte hartu zuen, besteak beste, Mutrikuko Langatxo Jesus Altunarekin, eta Munibe aldizkarian idatzi zuen.

Gipuzkoako karta Arkeologikoaren hiru zenbakitan lan egin zuen: 1982koa, aztarnategiei buruz[3] 1990ekoa, megalitoei buruzkoa[4] eta 1995ekoa, kobei buruzkoa[5].

Bere ikerketa-ildo nagusiak Kantauriko arkeologia eta Ekialde Hurbileko lehen nekazari-gizartea eta hileta-arkeologia[oh 1] aztertzea izan dira. Ildo horretatik, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, berrienak hauek: "Nekazari-gizarteen jatorria Kantauri aldean" (CSIC, 2000-2002) eta "Historiaurreko ikerketen Aizkorri Proiektua" (Gipuzkoako Foru Aldundia eta J. M. Barandiaran Fundazioa, 1983-2001), non ikertzaile nagusi gisa jardun baitzuen[6].

2023an, Nature aldizkari prestigiotsuan, beste ikerlari batzuekin batera, San Juan ante Portam Latinam aztarnategiko hezurduren inguruko ikerketa argitaratu zuen.

Argitalpenak

Bakarka zein elkarlanean egindako hainbat argitalpen lanetan parte hartu du. Hemen lagin bat:

Azken urteetako artikuluak

  • 2021-2022. Miriam Cubas Morera, Izaro Quevedo-Semperena, Urko Santamaría Diaz, Angel Armendáriz Gutiérrez, Jesús Tapia Sagarna, Asier Gómez Olivencia: "Historiaurre Hurbila arku atlantikoan giza aztarnen zuzeneko datazioen bidez". Anuario de Eusko-Folklore: etnografía y paletnografía, ISSN: 0210-7732, 56. Zk. (2020ko Barandiaran Bekaren laburpena), 105-126 or.
  • 2018. Angel Armendáriz Gutiérrez, Juan José Ibáñez Estévez, Maya Haïdar-Boustani, Jesús Emilio González Urquijo, Amelia del Carmen Rodríguez Rodríguez, Luis César Teira Mayolini. "El Natufiense del levante mediterráneo y el nuevo sitio de Jeftelik (Siria centro-occidental)". Anejos de Nailos: Estudios interdisciplinares de arqueología, ISSN: 2341-3573, 4 Zk.., 21-39 or.
  • 2016. Jesús Tapia Sagarna, Miriam Cubas Morera, Manuel Ceberio Rodríguez, Alfredo Moraza Barea, Juantxo Agirre Mauleon, Euken Alonso Gondrá, Esteban Álvarez Fernández, Pablo Areso Barquín, Angel Armendáriz Gutiérrez, Pedro María Castaños Ugarte, Jone Castaños de la Fuente, Francisco Etxeberria Gabilondo, Joseba Garmendia Altuna, Lourdes Herrasti Erlogorri, María José Iriarte Chiapusso, Daniel Pérez Vicente, Ana Uriz, Lydia Zapata Peña. "San Adrian: un nuevo yacimiento de la Edad del Bronce en el norte de la península Ibérica". Munibe Antropologia - Arkeologia, ISSN: 1132-2217, 67. Zk., 363-375 or.
  • 2015. Angel Armendáriz Gutiérrez, Francisco Etxeberria Gabilondo, Virginia Fernández Carranza, Silvia Gómez Arce. "La última arqueología de la muerte: las fosas comunes de la Guerra Civil Española y de la represión posterior en Cantabria". Sautuola: Revista del Instituto de Prehistoria y Arqueología Sautuola, ISSN: 1133-2166, 20. zk., (Ejemplar dedicado a: Proyectos de investigación en la arqueología de Cantabria), 285-297 or.
  • 1997. "Anton Koba: Cazadores azilienses en la sierra de Aizkorri (Gipuzkoa)", IN: Balbin Behrman, R. de eta Bueno, P.(Arg): II. Congreso de Arqueología Peninsular, Zamora, del 24 al 27 de septiembre de 1996, Tomo I: Paleolítico y Epipaleolítico. Fundación Rey Alfonso Henriques. ISBN:978-8492238996.

Liburuak

  • 1996. Juan Carlos Jiménez de Aberasturi Corta (zuz.), Angel Armendáriz Gutiérrez (egile.). Errenteriako historia. Errenteria : Errenteriako Udala. ISBN: 8492139404.
  • 1995. Euskal Herriko historiaurreko ehorzketa mundua. Bilbo : Mensajero, ISBN: 8427119372.
  • 1988. Euskal Herriko dolmenak. Donostia : Kriselu, ISBN: 8477280908.

Oharrak

  1. Hildakoek utzi dituzten aztarna materialak (hilobiak, hilobiratze-ostilamenduak, etab.) ikertzen duen arkeologiaren partea.

Erreferentziak

  1. «Angel Armendariz | Universidad de Cantabria - Academia.edu» unican.academia.edu (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «Dialnet Métricas - Armendáriz Gutiérrez, Angel» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. Altuna, Jesús, ed. (1982). Carta Arqueológica de Guipúzcoa. Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  4. Altuna, Jesús, ed. (1990). Carta Arqueológica de Gipuzkoa. I. Megalitos. Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  5. Altuna, Jesús, ed. (1995). Carta Arqueológica de Gipuzkoa. II. Cuevas. Aranzadi Zientzia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).
  6. «Armendáriz Gutiérrez, Ángel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123652266
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 107405369
  • LCCN: no2010021682
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 112058
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 256124
  • Wd Datuak: Q123652266