Ameriketako Shetland poni
Ameriketako Shetland ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Ameriketako Estatu Batuak |
Sinonimoak | American Shetland |
Ameriketako Shetland ponia, (ingelesez: "American Shetland Pony"), Ameriketako Estatu Batuetako bertako zaldi arraza moderno bat da. Izenak adierazten duenez, arraza hau garatzeko Shetland poniak erabili zituzten gehien bat, beste hainbat poni arrazekin gurutzaturik. Abere hauek tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen dira.
Arrazaren historia
Ameriketako Estatu Batuetara ekarritako lehendabiziko Shetland poniak 1885.en urtean heldu ziren, Eli Elliotek ekarrita. Poni hauek arrazaren oinarria izanik, gero beste hainbat poni arrazekin gurutzatu zituzten; Hackney poni, galesdar poni zein Harness Erakusketa Poniekin. Arraza bereziki Indianan, Illinoisen zein Iowan finkatu eta garatu zen.
Gaur egun haurrentzako maskota zein zaldiketarako abere oso ezaguna bada, hasieran beste hainbat erabilerak izan zuen, esate baterako meategiko zaldia bezala.
Begira ere
- Shetland poni
Erreferentziak
Kanpo estekak
(Ingelesez) Arrazaren Ameriketako Estatu Batuetako Elkartearen WEB-a
Autoritate kontrola |
|
---|
- Datuak: Q1935178
- Multimedia: American Shetland Pony / Q1935178