Aitor Etxeguren

Aitor Etxeguren
Bizitza
JaiotzaBilbo, 2002ko azaroaren 26a (21 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Posizio edo espezialitateapibota
Altuera206 zentimetro

Aitor Etxeguren González (Bilbo, 2002ko azaroaren 26a - ) bizkaitar saskibaloi jokalaria da. Hegal-pibot eta pibot postuan jokatzen du Club Baloncesto Gran Canaria klubaren bigarren taldean, LEB Plata mailan.

Ibilbidea

Askartza Claret eta Loiola Indautxu taldeen harrobian hasi zen jokatzen eta 2018an Basket Zaragoza taldeak fitxatu zuen bigarren talderako. 16 urte zituela lehen taldearekin partida batean debuta egin zuen, Txapeldunen Ligan hain zuzen ere[1]. Hurrengo urteetan Zaragozak utzita liga apaletan aritu arren 2021. urtean 19 urtez azpiko munduko txapelketa jokatu zuen Espainiako selekzioarekin[2].

2022an Club Baloncesto Gran Canariak fitxatu zuen bere bigarren talderako[3].

Taldeak

  • Baset Zaragoza (2018-2022)
    • Utzita:
      • Anagan Olivar (2018-2020)
      • Cáceres Patrimonio de la Humanidad (2020-2021)
      • Levitec Huesca (2021-2022)
  • CB Gran Canaria (2022- )

Erreferentziak

  1. Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen. (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Aitor Etxeguren, canterano del Casademont, jugará el Mundial sub-19» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  3. (Gaztelaniaz) AltoAragón, Diario del. «Etxeguren deja el Casademont y ficha por el filial del Gran Canaria» diariodelaltoaragon.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q98381809
  • Wd Datuak: Q98381809