Ainara Munt
Ainara Munt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Viceko Unibertsitatea - Kataluniako Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | katalana euskara gaztelania ingelesa txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ainara Munt Ojanguren (Zaragoza, 1975) kataluniar itzultzailea da.
Bizitza
1975ean Zaragozan jaioa, Bartzelonan igaro ditu urte gehienak. Aita katalana eta ama euskalduna ditu. 1997an Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu zen Viceko Unibertsitatean.
2019an Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren bosgarren edizioa irabazi zuen Joseba Sarrionandiaren Hilda dago poesia? liburuaren katalanerako itzulpenagatik: És morta la poesía?.[1]
Erreferentziak
- ↑ «Ainara Muntek irabazi du Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen saria» Berria 2019ko urriaren 23a (Noiz kontsultatua: 2019ko urriaren 24an).
- Datuak: Q72110404