Agustín Pérez Soriano
Agustín Pérez Soriano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valtierra, 1846ko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Zaragoza |
Heriotza | Madril, 1907ko otsailaren 27a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Genero artistikoa | zarzuela |
Agustín Pérez Soriano (Valtierra, 1846ko abuztuaren 28a - Madril, 1907ko otsailaren 27a) nafar musikagilea izan zen.
Biografia
Musikari ospetsu baten semea, bere aita -organista eta gitarrista- bere lehen maisua izan zen, gero Iruñeko Seminarioan sartu zen elizako ikasketak jarraitzeko, baina ez zuen amaitu.
Madrilgo Kontserbatorioan bere musika-ezagutzak hobetu ondoren, Zaragozan finkatu zen, eta bertan musika lantzeko eta irakasteko hainbat elkarte sortu zituen, hala nola, Sociedad de Cuartetos eta Musika Eskola.
Folklorean ere aritu zen, artikuluak idazten eta hitzaldiak ematen. 1900eko urriaren 12an estreinatutako El guitarrico zarzuelagatik gogoratzen dute.
Kanpo estekak
- Datuak: Q5660823
- Multimedia: Agustín Pérez Soriano / Q5660823
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |