Agurtzane Intxaurraga
Agurtzane Intxaurraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orozko, 1966ko otsailaren 12a (58 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Antzerti (erakundea) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki zuzendaria eta film-zuzendaria |
Kidetza | Euskal Aktoreen Batasuna |
Agurtzane Intxaurraga Etxebarria (Orozko, Bizkaia, 1966ko otsailaren 12a) bizkaitar antzerki eta film zuzendaria da.
Ibilbidea
1980ko hamarkadan arte dramatiko ikasketak egin zituen Antzertin. Ondoren, EHUn informazio zientzietan lizentziatura lortu zuen eta Donostiako Orfeoian kantu ikasketak egin zituen baita ere.[1]
Hika teatroa antzerki taldeko antzerki zuzendaria izan da.[2] Antzerki lanez gain, telebistan ere lan egin du hainbat telesailen zuzendari lanak eginez.
2016an bere lehen zinema lana zuzendu zuen, Teresa eta Galtzagorri animazio filma.[3] Animazio filme onenaren Goya sarietara izendatuta egon zen 2017an.[4]
2022an Garnacha de Haroko XXV. Antzerki Lehiaketan Zuzendari onenaren saria jaso zuen.
Lanak
Zinema
Urtea | Izena |
---|---|
2016 | Teresa eta Galtzagorri / Teresa y Tim |
Telebista
Urtea | Izena | Telebista katea |
---|---|---|
2000 | Ander eta konpainia | ETB 1 |
2001 | Kilker Dema | ETB 1 |
2007-2009 | Goenkale | ETB 1 |
2010 | Mugaldekoak | ETB 1 |
Antzerkia
Urtea | Ikuskizuna | Konpainia |
---|---|---|
2018 | Koaderno zuria / Coaderno blanco | Hika Teatroa |
2017 | Sagartu | Hika Teatroa |
2013 | Itsasoaren emazteak | Hika Teatroa |
2002 | Ai ama !! | Hika Teatroa |
1998 | Xagukumeak | Hika Teatroa |
1993 | Ongi etorri etsai hori | Hika Teatroa |
1992 | Charlotadas | Hika Teatroa |
Liburuak
2006: Bidegileak: Maurizia Aldeiturriaga (1904-1988).[5] Maurizia Aldeiturriagari buruzko biogafia.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Iametza. «AGURTZANE INTXAURRAGA» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Agurtzane Intxaurraga – Hika Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) ‘Teresa y Tim’, de Agurtzane Intxaurraga, se estrena en salas – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Teresa eta Galtzagorri (Teresa y Tim) » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Agurtzane Intxaurraga Etxebarria :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
Kanpo estekak
- Agurtzane Intxaurragari elkarrizketa: Nortasun handiko emakume zen Maurizia EiTB. 2023.05.19
- Datuak: Q91632648