Adriana Nanclares |
---|
Bizitza |
---|
Jaiotza | Miranda Ebro, 2002ko maiatzaren 9a (22 urte) |
---|
Herrialdea | Espainia |
---|
Jarduerak |
---|
Jarduerak | futbolaria |
---|
Ibilbidea |
---|
Taldeak | Urteak | J | G |
---|
| |
| |
|
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina |
---|
Altuera | 1,7±0,001 metro |
---|
Adriana Nanclares Romero (Miranda Ebro, 2002ko maiatzaren 9a) mirandar futbolaria da, atezain postuan jokatzen duena. Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du[1].
Ibilbidea
Miranda Ebro Arabako mugatik gertu dagoenez Gasteizko Aurrera taldean hasi zen jokatzen Adriana. Berehala Oiartzunek fitxatu zuen eta 2019tik aurrera Errealeko futbolaria da[2]. Bigarren taldean ari zela Espainiako 19 urtez azpiko selekzioaren deialdia jaso zuen hainbat partidatan jokatzeko[3].
Klubak
Taldea | Urteak | Tituluak |
Gasteizko Aurrera | 2017 - 2018 |
Oiartzun KE | 2018 - 2019 |
Real Sociedad B | 2019 - 2020 |
Real Sociedad | 2020 - |
Erreferentziak
- ↑ «Adriana Nanclares Romero (A. Nanclares)-ren fitxa» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
- ↑ «ADRIANA: Adriana Nanclares Romero (Portera)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) FCYLF, por Comunicación. (2019-10-29). «Adriana Nanclares vuelve a ser llamada por la Selección Nacional» Federación de Castilla y León de Fútbol (Noiz kontsultatua: 2021-03-27).