(50000) Quaoar

(50000) Quaoar 🝾
Quaoar eta Weywot
Aurkikuntza
Aurkitzaileak

Mike Brown eta Chad Trujillo

Data

2002ko ekainaren 4

Izendapenak

2002 LM60

Kategoria

Transneptunotar objektua Kuiper gerrikoko objektua Cubewanoa

Elementu orbitalak
Goranzko nodoaren luzera

188,79917°

Makurdura orbitala

7,98377°

Periastroaren argumentua

155,9252°

Ardatzerdi handia

43,3769317 UA

Eszentrikotasuna

0,0342882

Batez besteko anomalia

272,30249°

Elementu orbital eratorriak
Garaia
2004ko uztailaren 14
Periastroa edo perihelioa

41.967 UA

Apoastroa edo afelioa

45.159 UA

Orbita periodo siderala

285,6855 urte

Hurrengo perihelioa

2074ko otsailaren 16an

Sateliteak

1 (Weywot)

Ezaugarri fisikoak
Masa

(1.4±0.1)×1021 kg

0.12 Erisen masa

Dimentsioak 1110±5 km
Dentsitatea

1.99±0.46 g/cm3

Diametroa

1,110 km (2013ko datuen arabera)

Biraketa periodoa

17.6788 ordu (0.73662 egun)

Magnitude absolutua

2.82±0.06

Geometria-albedoa

0.109±0.007

Tenperatura

< –240 °C

Quaoar, beste planeta nano edo planeta nano izateko hautagaiekin alderatuta.

(50000) Quaoar eguzki-sistemako transneptunotar objektu bat da, 50000 zenbakiduna, bere behin-behineko izena 2002 LM60 da. Palomar Mountain/NEAT-etik aurkitu zen, 2002ko ekainaren 4ean, Chadwick A. Trujillo eta Michael E. Brown astronomoek aurkitu zuten, CCD + 1,2 metroko Schmidt teleskopioa baliatuz. Transneptunotar objektu hau planeta nano bat izan daiteke, beraz, astronomoek ustezko planeta nanoen zerrendan ipini zuten. Objektu honek Weywot izeneko satelite bat du bere inguruan biraka.

Esan beharra dago, objektu hau hainbat aldiz begiztatu zela garai ezberdinetan zehar Siding Spring eta Haleakala-NEAT/MSSS behatokietatik. Behaketa eta neurri astrometriko hauei guztiei esker, betirako izen bat ezartzeko bezain zehatz kalkulatu zuten objektuaren orbita, hala, aurkitzaileek gaur egun duen izena jarri zioten: "Quaoar". Izenak Tongva tribuak gurtzen duen sortze-indarraren izenean du jatorria. Tribu hau gaur egungo Pasadenatik (Kaliforniako Teknologia Institutuaren egoitza nagusia bertan dago) hurbil dagoen Los Angelesko zonaldeko jatorrizko biztanleek osatu zuten.

1100 km-ko diametroa eta 3 801 327 km² azalera du, Karonte, Plutonen satelitearekin alderatu daiteke, aipatzekoa da, satelite honek Plutonen diametroaren (2300km) erdia duela, gutxi gorabehera. Bestalde, Kuiper gerrikoaren kide da.

Quaoarren orbita.

Quaoar, gure eguzki-sistemako planetarik urrunena baino apur bat urrutiago orbitatzen ari da Eguzkia. Bitxikeri gisa, objektu honen aurkikuntza egiteko ezinbestekoak izan ziren argazkietan (Oschin teleskopioak hartuak, Palomarren, Kalifornian), hauen hondoa osatzen zuten izarrekin batera mugitzen ari zen Quaoar.

Objektuaren geologiari dagokionez, ur izoztuaren arrastoak aurkitu dira, hauek kriobulkanismoaren adierazleak izan daitezke. Hortaz gain, Kuiper gerrikoko objektu handienek bakarrik gorde dezaketen metano kopuru txikiak aurkitu dira Quaoarren lurrazalean.

Weywot

Quaoar, eraztun & Weywot

Weywot, ofizialki (50000) Quaoar I Weywot bezala deitua, Quaoarren satelite ezagun bakarra da. 2007ko otsailaren 22an aurkitu zen, 2006ko otsailaren 14ean precovery-k atera zituen argazkiei esker.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Wikimedia Commonsen badira hainbat multimedia fitxategi (50000) Quaoar argizagiaren inguruan.
  • Quaoarri buruzko hainbat datu (ingelesez)
  • Quaoar, Chad Trujilloren webgunean. (ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15586
  • Commonscat Multimedia: 50000 Quaoar / Q15586

  • Astronomia
  • JPL: 2050000
  • MPC: 50000
  • Lekuak
  • TGN: 7031623
  • Wd Datuak: Q15586
  • Commonscat Multimedia: 50000 Quaoar / Q15586


  • i
  • e
  • a
EguzkiaMerkurioArtizarraIlargiaLurraMarteZeresAsteroide gerrikoJupiterJupiterren sateliteSaturnoSaturnoren sateliteUranoUranoren sateliteNeptunoren sateliteNeptunoPlutonHaumeaHaumearen sateliteakMakemakeS/2015 (136472) 1Kuiper gerrikoaErisDisnomiaDisko sakabanatuaHillsen hodeiaOorten hodeia
Planeta
txikiak
Nabarmendutako artikulua Planeta nanoak
  • Zeres
  • Orko
  • Pluton
    • 5 ilargi: Karonte, Hidra, Nix, Kerberos, Styx
  • Haumea
  • Quaoar
    • ilargi 1: Weywot
  • Makemake (planeta nanoa)
    • ilargi 1: MK2
  • Gonggong
    • ilargi 1: Xiangliu
  • Eris
    • ilargi 1: Disnomia
  • Sedna
Asteroideak
(Eguzki-sistemako
gorputz txikiak)
Asteroide nabarmenak
Taldeak eta familiak
Neptunoz haraindikoak
(Urruneko planeta
txikiak)
Kuiperren gerrikoa
Disko sakabanatua
Beste batzuk
Nabarmendutako artikulua Kometak
  • Zerrenda:Kokmetak
    • Kometa periodikoak
    • Kometa ia-parabolikoak
  • Eguzkitik-gertukoa
  • Handia
  • Iraungia
  • Galdua
Zerrendak
  • Objektuak tamainaren arabera
  • Aurkikuntzen kronologia
  • Asteroideak
Hipotetikoak
Ikus, gainera: Eguzki-sistemaren sorrera eta garapena eta Eguzki sistemaren ataria
  • i
  • e
  • a
TNO motak
Planeta nanoak
Pluton • Eris • Haumea • Makemake • Orcus • Quaoar • Ixion • Varuna
Sateliteak
Karonte • Nix • Kerberos • Hidra • Styx • Disnomia • NamakaHiʻiaka • S/2015 (136472) 1 • Vanth
Sednoideak: Sedna • 2012 VP113
Besteak: Kuiper gerrikoaHillsen hodeiaOorten hodeiaBederatzigarren planeta